bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Leviticus 3
Leviticus 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 4 →
1
«Elkartasun-oparitzat abelgorria eskaini behar duenak, abere akats gabea eskainiko du Jaunaren aurrean, arra nahiz emea.
2
Eskaintzaileak, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren sarreran hilko du; gero, apaizek, Aaronen ondorengoek, haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
3
«Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza,
4
giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
5
erre egingo dute apaizek aldarean, sutan dauden egurren gaineko erre-opariekin batera. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.
6
«Abere xehea eskaini behar duenak, akats gabea eskainiko du, arra nahiz emea.
7
Bildotsa bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du,
8
eta, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
9
Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza,
10
giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
11
erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da.
12
«Eskaintzekoa ahuntza bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du,
13
eta, eskua buruan e+zarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
14
Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza,
15
giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,
16
erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia. Gantz guztia Jaunarentzat da.
17
«Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun biziko zareten edonon: ez duzue gantzik, ez odolik jango».
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27