bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Leviticus 10
Leviticus 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 11 →
1
Aaronen seme Nadabek eta Abihuk, nork bere errautsontzia harturik, bertan sua egin eta intsentsua ezarri zuten; horrela, Jaunak agindu gabeko eskaintza aurkeztu zioten.
2
Orduan, Jaunaren aurretik sua atera eta kiskali egin zituen; hantxe bertan hil ziren.
3
Moisesek Aaroni esan zion: «Horretaz ari zen Jauna hau esatean: Hurbiltzen zaizkidanek nire santutasuna errespetatu behar dute eta ni ohoratu herri osoaren aurrean». Aaron isilik gelditu zen.
4
Gero, Moisesek Aaronen osaba Uzielen seme ziren Mixaeli eta Elitzafani dei egin eta esan zien: «Zatozte! Kendu zeuen ahaideen gorpuak santutegi aurretik eta atera kanpalekutik».
5
Hurbildu ziren haiek eta, beren tuniketan bildurik, kanpalekutik atera zituzten, Moisesek agindu bezala.
6
Moisesek esan zien Aaroni eta Eleazar eta Itamarri, haren beste bi semeei: «Zuek ez utzi ilea harro eta ez urratu jantziak, dolua adierazteko, zuek hil eta Jauna elkarte osoaren aurka haserretzea nahi ez baduzue. Israeldar guztiek, zuen senideek, egingo dute dolu, Jaunak suaz hil dituen horiengatik;
7
zuek ez aldendu elkarketa-etxolaren sarreratik, hil nahi ez baduzue, olioz Jaunari sagaratuak baitzaudete». Moisesek agindu bezala egin zuten.
8
Honela mintzatu zitzaion Jauna Aaroni:
9
«Zuk eta zure semeek, elkarketa-etxolan sartu behar duzuenean, ez duzue ardorik, ez alkohol-edaririk edango, hil nahi ez baduzue.
10
Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun; horrela, zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu bereizi ahal izango duzue,
11
eta nik, Jaunak, Moisesen bidez emandako legeak israeldarrei irakasteko gai izango zarete».
12
Moisesek Aaroni eta honi gelditzen zitzaizkion semeei, Eleazar eta Itamarri, esan zien: «Hartu labore-oparia, Jaunaren ohorez erretako oparitik gelditua, egin legamia gabeko ogiak eta jan aldare ondoan; guztiz sakratua denez,
13
toki sakratuan jango duzue. Horixe da Jaunaren ohorez erretako oparitik zeuri eta zure semeei dagokizuen partea, Jaunak agindu zidan bezala.
14
Israeldarrek elkartasun-oparitzat eskainitako aberearen bularra eta izterra ere, Jaunari aurkeztua bata eta zuentzat aparte utzitakoa bestea, toki garbian jango dituzue zeuk eta zure seme-alabek. Horixe da israeldarren elkartasun-oparietatik dagokizuen partea.
15
Izterra eta bularra Jaunaren ohorez erretako oparien gantzarekin batera eramango dituzte eskaintzaileek eta, errituzko aurkezpen-keinua eginez, Jaunari aurkeztuko. Zeuri eta zure semeei dagokizuen partea da betiko, Jaunak agindu bezala».
16
Moisesek barkamen-opariko akerraz galdegin zien orduan, eta jadanik errea zela jakin zuen. Haserretu egin zen Moises Aaronen seme Eleazar eta Itamarren kontra, eta esan zien:
17
—Zergatik ez duzue barkamen-oparigaia toki sakratuan jan? Guztiz sakratua da, elkartearen errua kentzeko eta Jaunaren aurrean haren aldeko barkamen-ohikunea egiteko Jaunak zuei emana.
18
Akerraren odola santutegi barrura eramana izan denez gero, toki sakratuan jan behar zenuten, agindu nizuen bezala.
19
Aaronek erantzun zion: —Zuk dakizu zer gertatu zaidan gaur, israeldarrek Jaunaren aurrean beren barkamen-oparia eta erre-oparia eskaini dituzten egun honetan. Ontzat emango ote zuen Jaunak gaur nik barkamen-oparigaia jatea?
20
Ontzat eman zuen Moisesek erantzuna.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27