bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Matthew 16
Matthew 16
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 17 →
1
Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.
2
Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”;
3
eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko.
4
Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik». Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.
5
Itsasoaz beste aldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak.
6
Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
7
Haiek, berriz, honela zioten beren artean: «Ogirik hartu ez dugulako ari zaiguk».
8
Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook?
9
Ez al duzue oraindik ulertzen? Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten?
10
Eta lau mila gizonen artean banatutako zazpi ogiena, eta zenbat otarre bete zenituzten?
11
Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
12
Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.
13
Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: —Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?
14
Haiek erantzun: —Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.
15
Jesusek galdetu zien: —Eta zuek, nor naizela diozue?
16
Simon Pedrok erantzun: —Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.
17
Orduan, Jesusek esan zion: —Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik.
18
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.
19
Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.
20
Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.
21
Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.
22
Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: —Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
23
Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: —Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
24
Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.
25
Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du.
26
Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko?
27
Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio.
28
Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte».
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 17 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28