bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Matthew 4
Matthew 4
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 5 →
1
Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.
2
Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen.
3
Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.
4
Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.
5
Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik,
6
esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.
7
Baina Jesusek erantzun: —Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.
8
Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi
9
eta esan zion: —Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.
10
Jesusek, orduan: —Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.
11
Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.
12
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus.
13
Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian.
14
Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:
15
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea, itsas ondoko bidea, Jordanez haranzko lurraldea, jentilen Galilea!
16
Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira.
17
Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza ».
18
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.
19
Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».
20
Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
21
Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien.
22
Haiek, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.
23
Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.
24
Siria guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak —deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak— eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen.
25
Jende-talde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis, Jerusalem eta Judeatik eta Jordanez beste aldetik.
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 5 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28