bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Matthew 23
Matthew 23
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 24 →
1
Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:
2
«Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute.
3
Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.
4
Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.
5
Egiten duten guztia, jendeak ikusteagatik egiten dute; larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan;
6
gogoko dituzte jai-otorduetan mahaiburuak eta sinagogetan lehen aulkiak;
7
gogoko dute plazetan jendeak agur egitea eta guztiek “maisu” deitzea.
8
Zuek, ordea, ez utzi inori zuei “maisu” deitzen, bat bakarra baita zuen maisua, eta zuek denak senideak baitzarete.
9
Eta ez deitu lurrean inori “aita”, bat bakarra baita zuen aita, zerukoa.
10
Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias.
11
Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.
12
Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.
13
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten. (
14
).
15
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue infernurako!
16
«Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: “Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.
17
Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua?
18
Beste hau ere irakasten duzue: “Aldareagatik zin egiteak ez du baliorik; aldare gaineko opariagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.
19
Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea?
20
Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin;
21
tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin;
22
zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.
23
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!
24
Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!
25
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean!
26
Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.
27
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.
28
Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.
29
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue,
30
esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”.
31
Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela.
32
Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!
33
«Sugeok, sugegorrikumeok! Nola egingo diozue ihes infernuko zigorrari?
34
Hor bidaliko dizkizuet nik profetak, jakintsuak eta lege-maisuak, eta zuek batzuk hil eta gurutziltzatu, besteak sinagogetan zigortu eta herririk herri erasoka erabiliko dituzue.
35
Horrela, zuen kontu ezarriko da lurrean isuria izan den errugabe guztien odolaren errua: hasi Abel zintzoaren odoletik, eta santutegitik aldarea bitartean hil zenuten Barakiasen seme Zakariasen odoleraino.
36
Benetan diotsuet: Gizaldi honi emango zaio horren guztiaren zigorra.
37
«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.
38
Horra bada, hutsik geldituko zaizue etxea.
39
Eta esaten dizuet ez nauzuela ikusiko, harik eta hau esango duzuen arte: Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena! »
← Chapter 22
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 24 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28