bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Hosea 10
Hosea 10
Basque
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 11 →
1
Aihen ederretaco mahasti bat cen Israel; adarren bardin, bethetzen cen mahatsez; bere fruituqueta gaitzaren arabera, bethe da aldarez; bere lurreco goritasunaren neurrira, goritu da jaincomoldez.
2
Erdizcatua da hequien bihotza; orai dire galduco. Jaunac xehacaturen ditu hequien jaincomoldeac; eragotziren ditu hequien aldareac.
3
Orai erranen dute: Erregueric ez dugu; ez gare ecen Jaunaren beldur içatu; eta cer eguinen darocu erregue batec?
4
Erabil çatzue ikuspen alfer batzuetaco solasac, eta patuac jo çatzue: Jaunaren juiamendua çuen landetaco hildoetan ilkico da belhar karatsa beçala.
5
Samariarrec adoratu dute Bethabengo behia; populua nigarrez guelditu da bere behiaren minez, ceren haren ganic bercetara duten eraman behi hura, ceinaren gainean bozten baitziren haren çainçaileac, harec çuen ospea gatic.
6
Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric.
7
Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala.
8
Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera.
9
Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera.
10
Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic.
11
Efraim da miga bat jaquinqui bihi jotzen laket duena; eta nic escua eçarri dut haren lepho ederraren gainean; iganen naiz Efraimen gainera; Juda iraulcen harico da, eta Jacob mokor jotzen.
12
Çucembidean eguizquitzue çuen erainçac, eta urricalpeneco bidean çuen uztac; aphain çatzue çuen lur berriac; aldiz Jaunaren bilhatzeco ordua içanen da, çucentasuna irakatsico darotzuena ethorriren denean.
13
Lanthu duçue tzartasuna, bildu duçue tzarqueria; jan duçue gueçurraren fruitua; ceren fidatu baitzarete çuen bideetan, çuen guerlarien ostearen gainean.
14
Biahorea jaucico da çure populuaren erdian, eta xahutuac içanen dire çure hazcargailu guciac, hala-nola xahutua içan baitzen Salmana hainaren armadaz, ceina aspertu baitzen Baalez guduco egunean, ama bere umeen gainean çathicatu çuenean.
15
Horrela eguinen darotzuete Bethelec çuen gaixtaquerien tzartasunaren ariaz.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14