bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Hosea 7
Hosea 7
Basque
← Chapter 6
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 8 →
1
Noiz-etare nahi bainuen sendatu Israel, Efraimen tzarqueria eta Samariaren malçurqueria aguertu dire; ecen gueçurrezco lanac eguin dituzte; eta ohoinac sarthu çaizcote biluztera, eta harrapacariec larrutu dituzte campoan.
2
Eta beren bihotzetan erran ez beçate, gogoan daduzcadala hequien gaixtaqueria guciac: oraico beren asmuec dituzte hersatzen; ene aitzinean dire eguinac.
3
Beren tzarqueriaz boztu dute erregue, eta beren gueçurrez beren buruçaguiac.
4
Oro lohiquerian hari ciren, okinac kaldatzen duen labea iduri; aphur bat phausatu da hiria, alchagarria nahasia içan denetic orhe gucia alchatu arteo.
5
Hau da gure erregueren eguna; arnoac abiatu ditu buruçaguiac erhotzen; erreguec çoroequin nahasi ditu escuac.
6
Ecen noiz-etare hequiei arte hedatzen hari baitzen, beren bihotza iratchiqui diote labe bat beçala; hequiec erretzen cituelaric lo eguin du gau gucia, eta bera goiceco su-garra beçala kaldatua cen.
7
Labea beçala kaldatu dire guciac, eta iretsi dituzte beren juieac; hequien erregue guciac erori dire; hequietan ez da ene gana deihadar eguin duenic.
8
Efraim bera populuequin nahastecatzen cen; Efraim bilhacatu da itzulcen ez den hautspeco ogui bat.
9
Arrotzec iretsi dute haren indarra; eta berac ez du eçagutu; ile çuriac ere hedatu dire haren baithan, eta ez da ohartu.
10
Eta Israelec bere burgoiqueria içanen du bere beguien aitzinean beheititua; eta horien gucien gatic, ez dire beren Jainco Jauna gana bihurtu, eta ez dute hura bilhatu.
11
Efraim bilhacatu da uso xoro, bihotzgabe baten idurico: deithu du Eguiptoa, Asiriarretara goan da.
12
Eta goan direneco, hequien gainera hedaturen dut ene sarea; eragotziren ditut ceruco xori bat beçala; joco ditut, hequien baldarnac aditu dixiduen arabera.
13
Çorigaitz hequiei, ceren urrundu diren ene ganic; larrutuac içanen dire, ceren ene contra eguin baitute bekatu; eta nic berrerosi ditut; eta hequiec, gueçurrac erabili dituzte ene contra.
14
Ez dute ene gana oihu eguin beren bihotzean, bainan orroaz çauden beren oheetan: Arnoz eta oguiz çuten amets, urrundu dire ene ganic.
15
Eta nic arguitu ditut, eta besoac hazcartu diozcatet; eta ene alderat malçurqueriazco gogoetac erabili dituzte.
16
Itzuli dire uztarriric gabe nahi içatera; eta eguin dire enganatzeco baicic ez den arrambela iduri; ezpataren azpira erorico dire hequien buruçaguiac, beren mihico errabia gaixtoa gatic. Hori içanen da hequien burlabide Eguiptoco lurrean.
← Chapter 6
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 8 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14