bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque
/
Hosea 4
Hosea 4
Basque
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 5 →
1
Adi çaçue Jaunaren hitza, Israelgo umeac; ceren Jauna juiamendutan sarcera baitoha lurreco egoiliarrequin; ecen lurrean ez da ez eguiaric, ez urricalmenduric, ez Jaincoaren eçagutzaric.
2
Burho, gueçur, guiçon-hilce, ohoinça, lohiqueriec estali dute, eta odolac jo du odolera.
3
Hargatic nigarrez egonen da lurra, eta iraunguiren dire hartan daudecen guciac, lar-abereetaraino eta ceruco hegastinetaraino; eta arrainac ere hilen dire.
4
Ez bedi halere nihor abia açurriatzen; nihor ez bedi has erançuqui eguiten; ceren apheçari jaçarcen daroetenen idurico baita çure populua.
5
Egun erorico çare, eta profetac ere çurequin joco du lurra; gau latzaz ixilaraci dut çure ama.
6
Ixildu du ene populua, jaquintasunic ez duelacoz içatu. Ceren duçun jaquitatea arbuiatu, nic ere arbuiaturen çaitut, apheztasuneco eguimbideric ez diçadaçun bethe; ahanci duçu çure Jaincoaren leguea, eta nic ere ahanciren ditut çure haurrac.
7
Berhatu direnaren arabera, ene contra berhatu dituzte beren bekatuac; laidotara aldaturen dut hequien ospea.
8
Jaten dituzte ene populuaren bekatuençat escaini bitimac, eta haren bekatuez hazten dituzte beren biciac.
9
Eta içanen da, nola populua, hala apheça; eta haren baithan bilhaturen ditut haren bideac, eta haren asmuac bihurraraciren ditut haren gainera.
10
Eta janen dute, eta ez dire aseco; erori dire lohiqueriara, eta ez dire baratu; ceren utzi baitute Jauna, ez beguiratuz haren leguea.
11
Lohiqueriac, arno eta hordiqueriac kencen dute adimendua.
12
Ene populuac çurari galdatu dio ethorquiçunaz, eta bere makilac erran dio gueroa: alabainan lohiqueriaco izpirituac enganatu ditu, eta beren Jaincoa utziric, berceequin kutsatu dire.
13
Mendi-cascoetan eguiten cituzten sacrificioac, eta isensua erretzen çuten munho gainetan, haritzen, çurxurien eta tirrimintinen azpian, ceren goço baitzitzaioten hequien itzala: horren gatic lohiquerian ibilico dire çuen alabac, eta berceequin kutsatuco dire çuen emazteac.
14
Ez naiz bilhaturen çuen alaben gainean, lohiquerian sarthu ditazqueenean, ez-eta çuen emazteen gainean berceequin kutsatu ditazqueenean; ceren cerorrec lilitchoequin balsatzen, eta emaguiçonequin sacrificio eguiten hari baitzarete. Populu burugabea, çafratua içanen da.
15
Çu, Israel, lohiquerian ibilcen baçare, Juda bederen ez bedi limbur; ez goan Galgalara, ez igan Bethabenera, eta ez cin eguin: Ala Jauna!
16
Ceren Israel, behi susara beçala ceihertu baita; orai Jaunac utzico ditu, bildotsa bazter çabaletan beçala alhatzera.
17
Efraim idolequin kutsatzen da: bego bazterrerat.
18
Hequien barazcaria bereça da; liçunquerian pulumpatu dire; haren gueriçatzeco cirenec laket içan dute hura laidoz estalcea.
19
Haiceac bere hegalen gainean estecatu du, eta beren sacrifiçoac içanen dituzte beren ahalcagarri.
← Chapter 3
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 5 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14