bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Chronicles 10
1 Chronicles 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 11 →
1
Filistearrak israeldarren kontra borrokatu ziren, eta israeldarrak ihesi joan ziren; baina batzuk hilak erori ziren Gilboa mendian.
2
Filistearrek Saul eta beronen semeen ondoren joan eta hil egin zituzten Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua.
3
Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten.
4
Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen». Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak jota baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua.
5
Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil.
6
Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen.
7
Haranean bizi ziren israeldarrak, beren gudarosteak ihes egin zuela eta Saul bere semeekin batera hil zela ikustean, beren hiriak utzi eta ihesi joan ziren. Orduan, filistearrak hiri haietan jarri ziren bizitzen.
8
Biharamunean, hildakoei lapurreta egitera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta beronen semeak.
9
Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren artera mezulariak bidali zituzten, idoloen jauretxeetan herriari berri ematera.
10
Gero, beren jainkoetariko baten jauretxean utzi zituzten Saulen armak; burezurra, berriz, Dagon jainkoaren jauretxean josi zuten.
11
Filistearrek Sauli egina Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutenean,
12
jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.
13
Jaunarekiko desleiala izan zelako hil zen Saul; izan ere, ez zuen bete Jaunak agindua eta, gainera, emakume nekromante bati egin zion kontsulta,
14
Jaunari egin beharrean. Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29