bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Chronicles 13
1 Chronicles 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 14 →
1
Davidek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buru eta buruzagi guztiekin elkarrizketatu ondoren,
2
esan zion israeldarren biltzar osoari: «Ongi iruditzen bazaizue eta Jaunak, gure Jainkoak, hala nahi badu, deia bidaliko diegu Israelgo eskualde guztietan diren gure senideei, baita herrixka eta berauen inguruetan bizi diren apaiz eta lebitarrei ere, gurekin bil daitezen.
3
Orduan, gure Jainkoaren kutxa ekarraraziko dugu geure artera; izan ere, ez gara hartaz axolatu Saulen erregealdian».
4
Biltzar osoak ontzat eman zuen hala egitea, bidezko iruditu baitzitzaion.
5
Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko.
6
Israeldar guztiekin, David Juda lurraldean dagoen Baalara, hau da, Kiriat-Jearimera, igo zen, Jainkoaren kutxa handik eramateko. Kutxa hau, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaunaren izenari eskainia dago.
7
Jainkoaren kutxa Abinadaben etxetik hartu eta gurdi berrian ezarri zuten. Uza eta Ahio zihoazen itzain.
8
David eta israeldar guztiak Jaunaren aurrean zihoazen gogotik dantzatuz eta kantatuz, zitarak, harpak, danbolinak, txilinak eta turutak joz.
9
Kidonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion kutxari.
10
Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari eta bertan zauritu zuen, eskua luzatu eta kutxa ukitu zuelako, eta han hil zen, Jaunaren aurrean.
11
Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza ebaki-ebaki egin zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza gaurdaino.
12
Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Eta honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jainkoaren kutxa?»
13
Eta ez zuen bere etxera, Daviden Hirira, eraman kutxa, Gateko Obed-Edomen etxera baizik.
14
Hiru hilabetez egon zen Jainkoaren kutxa Obed-Edomenean, eta Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29