bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Chronicles 14
1 Chronicles 14
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 15 →
1
Tiroko errege Hiramek, mandatariekin batera, zedro-zura, harginak eta zurginak bidali zizkion Davidi, jauregia eraikitzeko.
2
Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta ospetsu egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.
3
Davidek Jerusalemen beste emazte batzuk hartu zituen, eta zenbait seme-alaba jaio zitzaion.
4
Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon,
5
Ibhar, Elixua, Elpalet,
6
Nogah, Nefeg, Jafias,
7
Elixama, Beeliada eta Elifelet.
8
David Israelgo errege gantzutu zutela jakin bezain agudo, filistearrak Daviden bila igo ziren. David, hori jakitean, haiei aurre egitera atera zen.
9
Filistearrak, hara heltzean, Refaim haranean zabaldu ziren.
10
Davidek kontsulta egin zion Jainkoari: —Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura? Jaunak erantzun: —Bai, eraso! Emango dizkizut.
11
Filistearrak Baal-Peratzimera etorriak ziren. Ebaki-ebaki egin zituen han Davidek. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jainkoak nire etsaiak nire bitartez, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal-Peratzim, hau da, «Ebakiduren Jauna».
12
Filistearrek han utzi zituzten beren sasijainkoen irudiak, eta Davidek sutan erretzeko agindu zuen.
13
Filistearrak berriro zabaldu ziren haran hartan.
14
Eta Davidek berriro egin zion kontsulta Jainkoari, eta Jainkoak erantzun: «Ez eraso aurrez aurre. Egin itzulingurua haien atzetik eta eraso masustondoen aurretik.
15
Eta masustondoen gainetik datorren oin-hotsa nabaritzean, ekin orduan borrokari, orduantxe joango baitzaizu aurretik Jainkoa filistearren gudarostea hondatzera».
16
Jainkoak agindu bezala egin zuen Davidek, eta Gabaondik Gezer-eraino xehatu zituen filistearrak.
17
Orduan, lurralde guztietan zabaldu zen Daviden izena, eta Jaunak beldurgarri egin zuen nazio guztientzat.
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 15 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29