bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Chronicles 18
1 Chronicles 18
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 17
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 19 →
1
Gerora, Davidek filistearren kontra borroka egin eta menderatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei.
2
Moabdarrei eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez.
3
Hamat inguruan dagoen Tzoba lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.
4
Mila guda-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.
5
Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.
6
Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
7
Hadadezerren ofizialek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek.
8
Hadadezerren hiri ziren Tibhat eta Kun-dik brontze ugari hartu zuen Davidek. Gerora, brontze horrekin «brontzezko itsasoa» zeritzan uraska, zutabeak eta tenpluko tresnak egingo zituen Salomonek.
9
Davidek Tzobako errege Hadadezerren gudaroste osoa hondatua zuela jakitean, Hamateko errege Tou-k
10
bere seme Hadoram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezerren kontra borroka egin eta menderatu zuelako zorionak ematera; Tou eta Hadadeze, izan ere, gerran ziren elkarren aurka. Hadoramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko tresna ugari eraman zion Davidi,
11
eta honek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztiei —edomdarrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei eta amalektarrei— hartutako zilarra eta urrea eskainiak zituen bezala.
12
Tzeruiaren seme Abixaik hemezortzi mila edomdar hil zituen Gesal haranean.
13
Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
14
Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.
15
Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;
16
Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari;
17
Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.
← Chapter 17
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 19 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29