bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Deuteronomy 16
Deuteronomy 16
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 17 →
1
«Gogoan izan Abib hila Jaunaren zuen Jainkoaren ohorez Pazkoa ospatzeko, hil horretako gau batean atera baitzintuzten Jaunak zeuen Jainkoak Egiptotik.
2
Pazko-oparitzat abere handi eta txikiak eskainiko dizkiozue Jaunari, zeuen Jainkoari, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian.
3
Pazko-otorduan ez duzue legamiadun ogirik jango; zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue: ogi horrek Egiptotik presaka irten behar izan zenuteneko atsekabea oroitaraziko dizue; horrela, bizitza osoan izango duzue gogoan Egiptotik irten zineteneko eguna.
4
Zazpi egun horietan ez da legamiarik izango lurralde osoan. Lehenengo eguneko arratsaldean eskainitako oparigaien haragitik ez duzue ezer ere utziko biharamunerako.
5
«Ez duzue zilegi Pazko-oparia Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietan eskaintzea,
6
baizik eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian bakarrik eskainiko duzue. Ilunabarrean eskainiko duzue, eguzkia sartzean, ordu horretan irten baitzineten Egiptotik.
7
Jaunak zuen Jainkoak aukeratuko duen lekuan egosi eta jango duzue oparigaia, eta biharamun goizean etxera itzuliko zarete.
8
Sei egunez legamia gabeko ogia jango duzue; zazpigarren egunean, batzar sakratua izango duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez eta ez duzue inolako lanik egingo.
9
«Zenbatu zazpi aste, garia ebakitzen hasten zareten egunetik.
10
Ondoren, Asteen Jaia ospatuko duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez, borondatezko emaitzak eskainiz, Jaunaren bedeinkazioz izandako ondasunen arabera.
11
Festa egingo duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren aurrean, bizileku eta kultu-lekutzat aukeratuko duen tokian, zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin, zuekin hiri berean bizi den lebitarrarekin eta zeuen artean dituzuen etorkin, umezurtz eta alargunekin.
12
Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton, eta saiatu lege hauek betetzen.
13
«Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren, Etxola Jaia ospatuko duzue zazpi egunez.
14
Zeuen seme-alaba eta morroi-mirabeekin eta zuekin hiri berean bizi diren lebitar, etorkin, umezurtz eta alargunekin batera ospatuko duzue festa.
15
Zazpi egunez egingo duzue jai, Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekuan, zeuen poza adieraziz, Jaunak zeuen Jainkoak uzta oparoak eman eta eginkizun guztietan bedeinkatuko zaituztelako.
16
«Urtean hiru aldiz aurkeztuko dira gizaseme guztiak Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan: Legamia gabeko Ogien Jaian, Asteen Jaian eta Etxola Jaian, alegia. Ez da inor Jaunaren aurrean esku-hutsik agertuko;
17
nork bere eskaintza eramango du, Jaunaren zuen Jainkoaren bedeinkazioaz izandako ondasunen arabera.
18
«Epaileak eta funtzionarioak ezarriko dituzue leinuetan, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hiri bakoitzean, herritarren auziak zuzenbidez erabaki ditzaten.
19
«Ez okertu zuzenbidea alderdikeriaz jokatuz; ez onartu eskupekorik, itsutu egiten baititu pertsona jakintsuak ere eta hondatu egiten zintzoen epaia.
20
Izan dezazuela justizia helburu, eta justizia bakarrik; horrela, bizi egingo zarete eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeaz jabetuko.
21
«Ez duzue zurezko zutoin sakraturik ezarriko Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat eraikitako aldare ondoan;
22
ez duzue zutarri sakraturik egingo, gorroto baititu Jaunak zuen Jainkoak halako gauzak.
← Chapter 15
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 17 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34