bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Deuteronomy 33
Deuteronomy 33
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 32
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 34 →
1
Hona hemen Moisesek, Jainkoaren gizonak, hil aurretik, israeldarrei eman zien bedeinkazioa.
2
Esan zuen: «Sinaitik dator Jauna, Seir aldetik sortu da argia bezala, Paran menditik egin du distira; milaka eta milaka aingeru ditu lagun, eskuinean herriarentzako legea su eta gar.
3
Maite ditu Jaunak Israelgo leinuak, babesten ditu berari sagaratuak, eta hauek, Jaunaren oinetan ahuspeztuta, hark esana dute jasotzen.
4
Moisesek legea eman digu, Jakoben elkartearentzat ondare.
5
Jexurunek erregea izan zuen, herriko buruzagiak bildu zirenean eta Israelgo leinuek bat egin zutenean.
6
«Bizi bedi Ruben, ez bedi hil, gutxi izan arren beraren gizonak».
7
Judarentzat esan zuen: «Aditu, Jauna, Judaren mintzoa, elkar ezazu bere herriarekin; defenda beza bere burua, izan zu beraren lagun etsaien aurka».
8
Lebirentzat esan zuen: «Tumim eta Urim zure epaigailuak Lebiri eman zizkioten, Jauna, leial izan zitzaizunari, alegia. Herriak Jauna tentatu zuen Masan, aurpegi eman Meribako iturrian.
9
Lebik aita-amei esan zien: “Ez dut zuekin zerikusirik”; senideak ez zituen aintzat hartu, ez zuen ezer jakin nahi izan seme-alabekin. Bete zituzten lebitarrek zure esanak, leial eutsi zioten zure itunari.
10
Zure erabakiak irakasten dizkiote Israeli, zure legea Jakoben herriari; intsentsua aurkezten dute zure aurrean, erre-opariak zure aldarean.
11
Bedeinka itzazu, Jauna, eta eman adore, onartu atseginez beraien egitekoa; hautsi aurka jaiki zaizkienen indarrak, ez bitez gehiago altxa gorroto dietenak».
12
Benjaminentzat esan zuen: «Seguru bizi da Jaunaren leinu kutuna, Goi-goikoak babesten du egunero, beraren mendi gainean bizi da».
13
Joserentzat esan zuen: «Bedeinka beza Jaunak beraren lurraldea. Zeruko dohainik onena, ihintza, eta lur azpiko leizetik datozen urak,
14
urteko uztarik onenak eta hileko fruiturik bikainenak,
15
antzinako mendien lehen fruituak eta betiko muinoen dohainik aukeratuena,
16
lurra betetzen duten fruiturik hoberenak eta sasian agertu zenaren onginahia: betor hori guztia Joserengana, senideen artean aukeratuagana.
17
Ohore Joseri, lehen-sorturiko zekorra bezalako den horri, bufaloarenak bezalako adarrak dituenari: Efraimen gudari-taldeak, Manasesen soldadu-andanak; horiekin erasoko die herri guztiei batera munduaren azken mugetaraino».
18
Zabulon eta Isakarrentzat esan zuen: «Poztu zeure joan-etorrietan, Zabulon, eta zu, Isakar, zeure oihal-etxoletan.
19
Mendi sakratura deituko dituzte herriak bidezko sakrifizioak eskaintzera; itsasoko aberastasunak eta hondartzako gordailu ezkutuak zurrupatuko dituzte».
20
Gadentzat esan zuen: «Bedeinkatua Gaden lurraldea hedatu duena! Lehoi emearen gisa zelatan etzanik, harrapakinaren beso-buruak zarrastatzen ditu.
21
Zatirik onena aukeratu du beretzat, zeren eta, buruzagiaren partea non, han biltzen baitira herriko nagusiak. Jaunaren nahia bete du, Jaunak Israelen alde hartutako erabakiak».
22
Danentzat esan zuen: «Lehoi gaztea Dan, Baxandik jauzi egiten duena!»
23
Neftalirentzat esan zuen: «Jaunak mesedez eta bedeinkazioz betea du Neftali: mendebaldea eta hegoaldea ditu bere jabetza».
24
Axerrentzat esan zuen: «Bedeinkatua Axer seme guztien artean! Izan bedi senideetan maiteena; izan beza oinak beratzeko adina olio;
25
burdina eta brontzezkoak haren ate-morroiloak, bizitza bezain iraunkorra haren indarra.
26
«Inor ez Jainkoa adinakorik, Jexurun! Zeruan zehar, zaldiz bezala hodei gainean, handikiro datorkizu laguntzera.
27
Antzinako Jainkoa duzu babesleku, Betikoaren besoak dituzu euskarri; ihes eragin dio etsaiari zure aurretik, berau suntsitzeko agindua eman.
28
Seguru bizi da Israel, aparte du bere egoitza Jakoben herriak, gari eta ardotan aberats den lurraldean, non zeruek ihintza isurtzen baitute.
29
Zorionekoa zu, Israel! Nor zu bezalakorik, Jainkoak salbaturiko herri hori? Bera da laguntzen dizun babeski, garaipena damaizun ezpata. Etsaiak aurrean makurtuko zaizkizu lausenguka, eta zuk bizkarra zapalduko diezu».
← Chapter 32
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 34 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34