bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Deuteronomy 34
Deuteronomy 34
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
1
Moises, Moabeko lautadatik Jeriko parean dagoen Nebo mendira, Pisga gailurrera, igo zen. Handik, lurralde osoa erakutsi zion Jaunak: Galaadetik Danerainoko lurraldea,
2
Neftali, Efraim eta Manasesena, Judaren lurralde guztia Mediterraneo itsasoraino,
3
Negev eta Jerikoko —Palmondo hiriko— haran-ingurua, Tzoar hiriraino.
4
Eta esan zion Jaunak: «Hori da Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldea. Esan nien: “Zuen ondorengoei emango diet”. Zeure begiz ikusten utzi dizut, baina ez zara bertan sartuko».
5
Han hil zen Moises, Jaunaren zerbitzaria, Moab lurraldean, Jaunak esanaren arabera.
6
Haranean ehortzi zuten, Moaben, Bet-Peor-en aurrez aurre, eta inork ez du izan haren hilobiaren berririk gaurdaino.
7
Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.
8
Israeldarrek hogeita hamar egunez egin zuten negar Moisesengatik Moabeko lautadan, dolualdia bete zuten arte.
9
Nunen seme Josue zuhurtziaz jantzia zegoen, eskuak ezarri baitzizkion Moisesek buruan. Israeldarrek obeditu egin zioten eta Jaunak Moisesi agindu bezala jokatu zuten.
10
Ordudanik, ez da Israelen sortu Moises bezalako profetarik, Jaunarekin hain harreman estuak izan zituen Moises bezalakorik;
11
inor ez honen parekorik mirariak eta egintza harrigarriak egiten: Jaunak bidalita, faraoiaren, beronen funtzionario eta herrialde osoaren aurka Egipton Moisesek egindako mirari eta egintza harrigarriak bezalakoak egiten;
12
ezta inor Moisesek Israel herri osoaren aurrean bezain esku indartsuz eta era handi eta beldurgarrian jokatu zuenik ere.
← Chapter 33
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34