bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Deuteronomy 24
Deuteronomy 24
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 23
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 25 →
1
«Eman dezagun norbait emakume batekin ezkontzen dela, baina gero emakumeagan zerbait lotsagarria aurkitzen duela eta ez zaiola atsegin; orduan, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta bidali egiten duela etxetik;
2
emakumea, ordea, senarraren etxetik alde egin ondoren, beste batekin ezkontzen dela.
3
Senar berriak ere, emakumeaz gogaiturik, dibortzio-agiria idatzi, emakumeari eman eta etxetik bidaltzen badu edota senar berria hiltzen bada,
4
zapuztu zuen lehenengo senarrak ezin hartuko du berriro emaztetzat, kutsatua bihurtu baita berarentzat. Higuingarri izango litzateke hori Jaunarentzat, eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldea ez duzue bekatuaz kutsatu behar.
5
«Gizon ezkonberria ez dago soldaduska egitera behartua, ezta beste edozein zerbitzu publiko egitera ere; urtebete geldituko da etxean, edozein betebeharretik libre, hartu duen emaztearekin gozatzeko.
6
«Ez duzue bahituran hartuko, ez errota, ez errotarria, bahituran bizia bera hartzea izango bailitzateke hori.
7
«Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
8
«Izan kontu larruazaleko gaitzekin; arreta osoz beteko duzue nik apaiz lebitarrei agindu eta haiek irakatsiko dizuetena.
9
Gogoratu, Egiptotik honako bidean Jaunak zuen Jainkoak Miriami egin ziona.
10
«Lagun hurkoari zerbait maileguz ematen badiozue, ez zarete haren etxean sartuko abala hartzera:
11
itxaron atarian mailegu-hartzaileak abala kanpora ekar diezazuen.
12
Hartzailea pobrea bada, ez zarete bahituran harturiko soingainekoaz estaliko gauez,
13
baizik eta itzuli egingo diozue eguzkia sartzerako, gauez zerekin estali izan dezan eta bedeinka zaitzaten; Jaunak zeuen Jainkoak kontuan hartuko dizue zeuen egintza ona.
14
«Ez duzue jornalari dohakabea eta behartsua zurrupatuko, nahiz herritarra, nahiz zuen herrialdean, zuen hiri berean, bizi den etorkina izan.
15
Egunean eguneko lansaria emango diozue, eguzkia sartu baino lehen; izan ere, behartsua da eta premia-premiazkoa du soldata. Bestela, deiadar egingo dio Jaunari zuen kontra eta errudun izango zarete.
16
«Ez da gurasorik seme-alaben erruarengatik heriotzara emango, ezta seme-alabarik ere gurasoenagatik: nor bere bekatuagatik hilko dute.
17
«Ez dituzue etorkinen eta umezurtzen eskubideak baztertuko, ezta alargunaren arropak bahituran hartuko ere.
18
Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu egin zintuztela bertatik; horregatik agintzen dizuet xedapen hori betetzeko.
19
«Uzta biltzean, gari-balarik soroan ahaztuta uzten baduzue, ez itzuli haren bila. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango da, Jaunak zeuen Jainkoak eginkizun guztietan bedeinka zaitzaten.
20
«Olibondoak astintzean, ez itzuli adarretan geldituriko olibak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.
21
«Mahats-bilketa egitean, ez itzuli atzean utzitako mahats-hondarrak biltzera. Etorkin, umezurtz eta alargunentzat izango dira.
22
«Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton; horregatik agintzen dizuet xedapen horiek betetzeko.
← Chapter 23
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 25 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34