bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Revelation 1
Revelation 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 2 →
1
Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari.
2
Eta honek aitortzen du ikusitako guztia Jainkoaren mezua dela, Jesu Kristok baieztatua.
3
Zorionekoak mezu profetiko hau irakurri eta entzuten dutenak, eta bertan idatziari jaramon egiten diotenak, beteko den garaia hurbil baitago!
4
Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;
5
baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,
6
Jainkoarentzat, bere Aitarentzat, errege-herri eta apaiz egin gaituenari, aintza eta agintea menderen mendetan! Amen.
7
Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Bai. Amen.
8
«Neu naiz Alfa eta Omega —dio Jainko Jaunak—, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».
9
Ni, Joan, zuen anaia eta Jesusen maitasunagatik atsekabean eta erreinuaren itxaropen iraunkorrean zuen kideko naizen hau, Patmos izeneko uhartean nengoen erbesteratua Jainkoaren hitzarengatik eta Jesusen testigantza egiteagatik.
10
Jaunaren egunean Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa.
11
Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei».
12
Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen,
13
eta argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua.
14
Haren buruko ilea zuria zen, artilea eta elurra bezalakoa, begiak sugarra bezalakoak,
15
oinak labean garbituriko brontze goriaren antzekoak, haren ahotsa ur handiena bezalako burrunba.
16
Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen.
17
Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,
18
bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza.
19
Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena.
20
Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22