bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Revelation 13
Revelation 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 14 →
1
Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak.
2
Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra, bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion.
3
Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan.
4
Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere gurtu zuten esanez: «Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?»
5
Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena.
6
Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.
7
Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.
8
Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.
9
Ulertzeko gauza denak uler beza:
10
«Gatibualdirako dena gatibualdira doa. Ezpataz hil beharrekoa ezpataz hilko da ». Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.
11
Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.
12
Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.
13
Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.
14
Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.
15
Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan.
16
Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien,
17
eta marka hori —hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia— zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait.
18
Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22