bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Revelation 15
Revelation 15
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 14
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 16 →
1
Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.
2
Ondoren, suz nahasiriko kristalezko itsaso antzeko zerbait ikusi nuen, eta kristalezko itsasoaren ondoan zutik, piztia, beronen irudia eta izenaren zenbakia garaitu zituztenak. Jainkoaren zitarak zituzten eskuetan
3
eta Jainkoaren zerbitzari Moisesen eta Bildotsaren kantua abesten zuten: «Bai handi eta harrigarriak zuk eginak, oi Jauna, Jainko ahalguztiduna! Bai zuzen eta leiala zure jokabidea, oi herrien Errege!
4
Nork ez zuri begirune, Jauna? Nork ez goretsi zure izena? Zu bakarrik zara santu! Herriak oro etorri eta zure aurrean ahuspeztuko dira, zure salbamen-asmoak denen aurrean agertu baitira».
5
Ondoren, santutegia, itunaren egoitza, ikusi nuen zeruan irekitzen,
6
eta bertatik zazpi izurriak zeramatzaten zazpi aingeruak atera ziren, liho garbi eta distiratsuz jantziak, urrezko gerrikoz bularpeak loturik.
7
Gero, lau izaki bizidunetako batek zazpi aingeruei urrezko zazpi ontzi eman zizkien, menderen mendetan bizi den Jainkoaren haserre-zigorrez beteak.
8
Eta santutegia Jainkoaren aintzaren eta ahalmenaren kez bete zen; eta ezin zen santutegian inor sartu, harik eta zazpi aingeruen zazpi izurriak burutu arte.
← Chapter 14
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 16 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22