bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Revelation 5
Revelation 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 6 →
1
Tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskuan erroilu moduko idazki bat ikusi nuen, bi aldeetatik idatzia eta zazpi zigiluz joa.
2
Eta aingeru ahaltsu bat ikusi nuen, ahots handiz hots egiten: «Nor da gauza liburua irekitzeko eta beraren zigiluak askatzeko?»
3
Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.
4
Ni negar eta negar ari nintzen, liburua irekitzeko eta irakurtzeko inor ere agertu ez zelako.
5
Orduan, zaharretariko batek esan zidan: «Ez egin negarrik; hara, Judaren leinuko lehoiak, Daviden kimuak eskuratu du garaipena, eta beronek irekiko ditu liburua eta zazpi zigiluak».
6
Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.
7
Hurbildu eta tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskutik liburua hartu zuen.
8
Liburua hartu zuenean, lau izakiak eta hogeita lau zaharrak Bildotsaren aurrean ahuspeztu ziren. Zitara bana zuten eta intsentsuz beteriko urrezko ontziak, Jainkoarenak direnen otoitzen adierazgarri.
9
Eta kantu berri hau abesten zuten: «Bazara nor liburua hartu eta beronen zigiluak irekitzeko; hila izan baitzara, eta zeure heriotzaz Jainkoarentzat irabazi dituzu arraza, hizkuntza, herri eta nazio guztietako gizon-emakumeak;
10
eta gure Jainkoarentzat errege-herri eta apaiz egin dituzu, eta lur osoan errege izango dira ».
11
Gero, ikuskarian, tronu, izaki eta zaharren inguruan zeuden aingeru askoren ahotsa entzun nuen. Milaka eta milioika ziren,
12
eta ozenki zioten: «Hila izan zen Bildotsa bada nor ahalmena, aberastasunak, jakinduria, indarra, ohorea, aintza eta gorespena hartzeko».
13
Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien: «Tronuan eseria dagoenari eta Bildotsari gorespena, ohorea, aintza eta agintaritza, menderen mendetan».
14
Lau izaki bizidunek «Amen» erantzun zuten, eta zaharrek ahuspeztu eta gurtu egin zuten.
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22