bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Chronicles 1
2 Chronicles 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 2 →
1
Daviden seme Salomonek sendotu egin zuen bere erregetza. Berekin zuen Jauna, bere Jainkoa, eta Jainkoak goreneraino jaso zuen.
2
Salomonek dei egin zien israeldar guztiei, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiei, epaileei eta Israelen arduradun ziren familiaburu guztiei.
3
Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina.
4
Davidek Kiriat-Jearimdik Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat.
5
Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak.
6
Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.
7
Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion: —Eskatu nahi duzuna; emango dizut.
8
Salomonek erantzun zion Jainkoari: —Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren.
9
Orain, bete ezazu, Jainko Jaun horrek, gure aita Davidi eman zenion hitza, zuk egin bainauzu lurreko hautsa baino ugariago den herri honen errege.
10
Emazkidazu, otoi, jakinduria eta adimena, herri hau egoki gobernatzeko. Bestela, nork goberna lezake hain handia den zure herri hau?
11
Jainkoak esan zion Salomoni: —Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez.
12
Hara, emango dizkizut, bada, jakinduria eta adimena eta, gainera, zure aurretik ezein erregek izan ez dituen eta zure ondoren ere izango ez dituen adinako aberastasunak, ondasunak eta ospea emango dizkizut.
13
Salomon Gabaongo kultu-lekutik, elkarketa-etxolaren aurretik, Jerusalemera itzuli zen eta Israelgo errege izaten hasi.
14
Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.
15
Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu.
16
Salomonen zaldiak jatorriz Mutzri eta Kue-koak ziren; Kuen erosi ohi zituzten erregearen merkatariek.
17
Mutzritik ekarritako guda-gurdi batek zilarrezko seiehun txanpon balio zuen eta zaldi batek ehun eta berrogeita hamar. Salomonen merkatariek hititen eta aramearren errege guztientzat ekarri ohi zituzten halakoak.
18
Jaunarentzat tenplua eta beretzat jauregia eraikitzea erabaki zuen Salomonek.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36