bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Chronicles 10
2 Chronicles 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 11 →
1
Roboam Sikemera joan zen, Sikemen batzartua baitzegoen Israel osoa, hura errege izendatzeko.
2
Nebaten seme Jeroboam Egipton zen, Salomon erregeagandik ihesi joana. Sikemgoa jakin zuenean, etorri egin zen Egiptotik.
3
Dei egin zioten Jeroboami, eta, israeldar guztiekin, Roboamengana joan zen, esatera:
4
—Zuen aitak uztarri astuna ezarri zigun. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.
5
Roboamek erantzun zien: —Zatozkidate berriro hiru egun barru. Eta herriak alde egin zuen.
6
Roboam erregeak, beraren aita Salomon bizi zelarik, haren zerbitzari izaniko kontseilariei galdetu zien: —Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot herriari?
7
Kontseilariek erantzun zioten: —Onez hartu, amore eman eta hitz onez erantzuten badiezu, zerbitzari izanen dituzu beti.
8
Roboamek, ordea, ez zuen aintzat hartu kontseilarien aholkua; baizik eta berarekin batera hazi eta bere zerbitzura zituen gazteei galdegin zien:
9
—Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot gure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu didan herriari?
10
Erregearen kideko ziren gazteek erantzun zioten: —Hona zer erantzun behar diozun zure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu dizun herri horri: «Nire atzamar txikia lodiagoa da gure aitaren gerria baino.
11
Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!»
12
Hiru egunen buruan etorri ziren Jeroboam eta herri osoa Roboamengana, itzultzeko esana zien egunean.
13
Roboam erregeak oso zakar erantzun zien, kontseilariek emana zioten aholkua aintzat hartu gabe
14
eta gazteek emanaren arabera: «Gure aitak uztarri astuna ezarri zizuela? Astunagoa ezarriko dizuet nik! Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdinazko muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!»
15
Erregeak, beraz, ez zion entzun herriari. Eta horretaz baliatu zen Jainkoa, Xiloko Ahias profetaren bidez Jaunak Nebaten seme Jeroboami esana betetzeko.
16
Israel herriak, erregeak kasurik ere ez ziola egiten oharturik, ihardetsi zion: «Ez dugu deus ere nahi Davidekin! Ez dugu parterik nahi Jeseren semearekin! Zeuen etxoletara, israeldarrok! Zaindu zeuk zeure etxea, David!» Horrela, bada, israeldarrak beren etxoletara joan ziren.
17
Hala ere, Judako hirietan bizi ziren israeldarrek Roboam izan zuten errege.
18
Lanera behartutakoen arduradun zen Adoram bidali zuen Roboamek, baina israeldar guztiek harrika eman eta hil egin zuten. Orduan, Roboam erregea bere guda-gurdira bizkor igo eta Jerusalemera joan zen ihesi.
19
Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36