bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Chronicles 21
2 Chronicles 21
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 22 →
1
Josafat hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Joram izan zen.
2
Israelgo errege Josafaten beste semeak, Joramen anaiak, honako hauek izan ziren: Azarias, Jehiel, Zakarias, Azariahu, Mikael eta Xefatias.
3
Beren aitak zilar, urre eta gauza eder asko emana zien, baita Judako zenbait hiri gotortu ere; erregetza, ordea, bere lehen-seme Jorami eman zion.
4
Joramek, bere aitaren erregetza hartu eta sendotu zuenean, ezpataz hil zituen bere anaia guztiak, baita Israelgo zenbait buruzagi ere.
5
Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen.
6
Israelgo erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoen antzekoa, emaztea Akaben alaba baitzuen. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen arren,
7
Jaunak ez zuen Daviden errege-etxea hondatu nahi izan, Davidekin egina zuen itunarengatik, hitzemana baitzion beraren ondorengoak izanen zirela beti errege Jerusalemen.
8
Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.
9
Joramek mugaz beste aldera jo zuen bere buruzagiekin eta guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta garaitu egin zituen setiatua zeukaten edomdarrak eta hauen guda-gurdien buruzagiak.
10
Hala ere, libratu egin ziren edomdarrak Judaren agintepetik, gaur arte. Libna hiria ere aldi berean libratu zen. Izan ere, zapuztua zuen Joramek Jauna, bere arbasoen Jainkoa.
11
Joramek berak eraiki zituen Judako muinoetan kultu-lekuak, Jerusalemgo jendea sasijainkoak gurtzera bultzatuz eta Juda okerbideratuz.
12
Elias profetak idatzi hau bidali zion: «Hau dio Jaunak, zure arbaso Daviden Jainkoak: “Ez diozu jarraitu zeure aita Josafaten eta Judako errege Asaren jokabideari,
13
Israelgo erregeen jokabideari baizik: Juda eta Jerusalemgo jendeari sasijainkoak gurtzera eragin diozu, Akaben senitartekoek bezala. Gainera, zu baino hobeak ziren zeure anaiak, zeure aitaren etxekoak, hilarazi dituzu.
14
Horregatik, Jaunak zigor ikaragarria bidaliko die, bai zure herriari, bai zure seme-alaba, emazte eta ondasun guztiei.
15
Zeuri ere gaixotasun asko bidaliko dizu, batez ere hesteetako minbizia; egunean baino egunean okerrago joango zara, eritasunaz hesteak kanpora atera arte”».
16
Orduan, Jaunak Joramen kontra xaxatu zituen filistearrak eta etiopiarren auzoko diren arabiarrak.
17
Eraso zioten Judari, sartu eta jauregian aurkitutako ondasun guztiak eraman zituzten, baita erregearen seme-alaba eta emazteak ere. Ez zioten utzi seme txikiena baizik, Joakaz.
18
Ondoren, Jaunak erraietako gaixotasun sendaezinaz jo zuen Joram.
19
Eguna joan eta eguna etorri, bi urteren buruan, eritasunaren eraginez, hesteak atera zitzaizkion eta izugarrizko oinaze artean hil zen. Herriak ez zuen surik egin Joramen omenez, beraren arbasoen omenez egin izan zuen bezala.
20
Hogeita hamabi urte zituen Joramek errege izaten hastean eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Hil zenean, ez zion inork ere negarrik egin. Daviden Hirian ehortzi zuten, baina ez erregeen hilobian.
← Chapter 20
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 22 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36