bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Chronicles 19
2 Chronicles 19
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 20 →
1
Judako errege Josafat onik itzuli zen Jerusalemgo bere jauregira.
2
Hananiasen seme Jehu profetak, ordea, bidera irten eta esan zion: «Gaiztoari laguntzen eta Jaunaren etsaia adiskidetzat hartzen, ala? Hori egin duzulako, haserre duzu Jauna.
3
Hala ere, baduzu gauza onik: gure lurraldean zeuden zutoin sakratuak erre eta Jaunarengana jotzen saiatu izana».
4
Josafatek, aldi batez Jerusalemen egon ondoren, lurralde osoa ikuskatu zuen, Beer-Xebatik Efraimgo mendialderaino, jendea Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, erakarriz;
5
Juda lurraldeko hiri gotortu bakoitzean epaileak ezarri zituen,
6
esanez: «Begira ongi zer egiten duzuen; ez epaitu giza ahalmenez, Jaunaren izenean baizik. Zeuekin izanen duzue bera, epaia ematerakoan.
7
Izan, beraz, begirune Jaunari. Gorde eta bete zuzen dena, Jaunak, zuen Jainkoak, ez baitu bidegabekeriarik, ez norkeriarik egiten, ez eta eskupekorik onartzen».
8
Josafatek Jerusalemen zenbait lebitar, apaiz eta israeldar familiaburu izendatu zituen, Jaunaren izenean epaiak eman eta Jerusalemgo bizilagunen arteko auziak erabaki zitzaten.
9
Josafatek aginduok eman zizkien: «Jaunarekiko begirunez, leial eta jator jardun behar duzue.
10
Zuen herrikideek, auziren bat, hilketa- nahiz lege-arazoren bat, agindu, arau nahiz erabakiei buruzko arazoren bat ekarriz edozein herritatik zuengana jotzean, irakats iezaiezue zer egin, Jaunaren aurrean errudun izan ez daitezen. Bestela, beraien eta zuen kontra izango da Jaunaren haserrea. Jokatu horrela eta ez zarete errudun izango.
11
Erlijio-auzietan Amarias apaiz nagusia izanen duzue buru, eta auzi zibiletan Ixmaelen seme Zebadias, Judaren leinuaren burua. Lebitarrak idazkari izanen dituzue. Izan adore eta ekin! Izan bedi Jauna ongi diharduenarekin!»
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 20 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36