bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
2 Chronicles 5
2 Chronicles 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 6 →
1
Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, beraren aita Davidek sagaratuak ziren zilarrezko eta urrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jainkoaren etxeko altxortegian gorde zituen.
2
Orduan, Salomonek Jerusalemen bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden hiritik, hau da, Siondik.
3
Israeldarrak zazpigarren hileko jaiegunean bildu ziren erregearen inguruan.
4
Israelgo herri-arduradun guztiak heldu zirenean, lebitarrek kutxa hartu eta
5
tenpluraino igo zuten, elkarketa-etxola eta bertako gauza sakratu guztiekin. Apaiz lebitarrek eraman zuten.
6
Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak zenbatu ezin ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten oparitan.
7
Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean.
8
Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta beronen hagak gainetik estaliz.
9
Haga hauek luzeak zirenez, muturrak atera egiten ziren kutxatik, eta santutegi aurretik ere ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han dago kutxa gaurdaino.
10
Kutxan ez zegoen Horeb mendian Moisesek bertan ipini zituen bi harlauzak besterik, Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlauzak besterik ez, alegia.
11
Atera ziren apaizak santutegitik. Eginak zituzten denek garbikuntzak, bakoitzaren mailari begiratu gabe.
12
Asaf, Henan eta Jedutun lebitar kantariak, beren seme eta senideekin, liho finez jantziak, aldarearen ekialdean zeuden zutik, txilinak, harpak eta zitarak eskuetan. Haien ondoan ehun eta hogei apaiz zeuden turutak joz.
13
Turuta-jotzaileak eta kantariak batera ari ziren Jauna goresten eta ospatzen. Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz, «Goretsi Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita» oihuka kantatzen ari zirenean, lainoak bete zuen tenplua, Jaunaren etxea.
14
Apaizak ezin izan ziren zutik egon beren eginkizuna betetzen, laino hura zela eta. Izan ere, Jaunaren aintzak bete zuen Jainkoaren etxea.
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36