bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ecclesiastes 1
Ecclesiastes 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 2 →
1
Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.
2
Huskeria hutsa —dio Koheletek—, huskeria hutsa, dena huskeria da.
3
Zertarako du gizakiak lur honetan leher egitea?
4
Belaunaldiak joan, belaunaldiak etorri, munduak mundu dirau.
5
Sortzen da eguzkia eta sartzen, eta bere tokira lehiatzen, handik berriro sortzeko.
6
Jotzen du haizeak hegoalderantz, jotzen iparralderantz, batera jo, bestera jo, eta jirabiraka hasten da berriro.
7
Ibaiak oro itsasora doaz eta itsasoak ez du gainez egiten; ibaiak, nora doazen, harantz dira behin eta berriro joaten, bide bera eginez.
8
Ezin inork aski esan zein aspergarri den guztia. Ez da begia ikustez nekatzen, ez belarria entzutez asetzen.
9
Gertatu zena gertatuko da berriro, lehen egina eginen da gero ere. Deus ez berririk eguzkipean.
10
Zerbaitetaz hau esan baledi: «Horra, hori bai berria!», horrelakoa ere gertatua da aurreko mendeetan.
11
Ez gara oroitzen geure antzinakoez; halaxe gure ondokoez ere, ez dira oroituko hurrengo izanen direnak.
12
Ni, Kohelet, Israel herriaren errege izana naiz Jerusalemen.
13
Buru-belarri ari izana naiz mundu honetan gertatzen dena jakinduriaz ikertzen eta aztertzen. Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten.
14
Eguzkipean gertatzen denari begira egon izan naiz, eta horra, den-dena huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala;
15
ezin baita okertua zuzendu, ezta zenbatu ere ez dagoena.
16
Neure buruari esan nion: «Nire aurretik Jerusalemen errege izan diren guztiek baino jakinduria askoz handiagoa neureganatu dut, asko bainaiz ikusia eta ikasia».
17
Buru-belarri ari izana naiz jakinduria eta ezaguera, zorakeria eta ergelkeria zertan bereizten diren aztertzen; eta ohartu naiz, hori bera ere haizea atzeman nahi izatea bezala dela.
18
Izan ere, zenbat eta jakinduria ugariago, atsekabea handiago, zenbat eta ezaguera sakonago, nahigabea larriago.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12