bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ecclesiastes 12
Ecclesiastes 12
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
1
Oroit hadi heure Egileaz gazte haizen bitartean, aldi txarrak etor dakizkian baino lehen; urte horiek etortzean honela esango duk: «Ez ditiat atsegin».
2
Orduan eguzkia eta egun-argia, izarrak eta ilargia ilundu egingo zaizkik, eta euria egin ondoren berriro lainotuko dik.
3
Orduan eskuak dardaraka zaizkit jarriko eta zangoak ahulduko; hortz-haginak gutxituko eta alferrik dituk izango, begiak ere ilunpetan geldituko.
4
Belarriak itxiko zaizkik, ezin izango duk aditu errotarri-hotsik, ezta entzun ere txorien kanturik. Ahotsa moteldu egingo zaik.
5
Toki goietan ibiltzeak beldurra emango dik, baita bide zelaian ibiltzeak ere. Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko. Gizakia bere betiko etxerantz zihoak; jadanik hilketariak kalez kale zebiltzak.
6
Orduan, zilarrezko haria eten egingo zaik, urrezko ontzia hautsiko, pitxerra iturrian puskatuko, eta putzu gainean txirrika zartatuko.
7
Hautsa lurrera itzuliko duk, handik sortua denez. Bizi-arnasa Jainkoarengana bihurtuko duk, berak emana denez.
8
Huskeria hutsa —dio Koheletek—, dena huskeria da.
9
Oso jakintsua zenez, Koheletek irakaspenak eman zizkion herriari; esaera asko ikertu, aztertu eta asmatu zuen.
10
Hitzik egokienak bilatu zituen Koheletek, irakaspen ederrak eta egiaz beteak idatzi.
11
Jakintsuaren hitzak akuilu dira, bilduma-egileak ongi sarturiko hesolak; artzain bakarrak emanak dira.
12
Ez ibili, ene seme, gehiagoren bila; liburu asko egiteak ez du bukaerarik. Gainera, gehiegi hausnartzeak gorputza nekatu egiten du.
13
Esanak esan, eta bukatzeko, izan begirune Jainkoari eta bete beronen aginduak; horixe baita egiazko gizon-emakume izatea.
14
Jainkoak epaituko ditu gure egintza guztiak, onak zein txarrak, orobat ezkutukoak.
← Chapter 11
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12