bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ecclesiastes 2
Ecclesiastes 2
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 3 →
1
Neure baitan esan nuen: «Ea bada, dasta dezadan alaitasuna, goza dezadan bizipoza!» Eta horra, dena huskeria da.
2
Irri egitea, zorakeria. Alaitasuna, zertarako?
3
Neure burua ardoz alaitzea erabaki nuen, baina zuhurtasunez jokatuz; zorakeria hori egin nuen, harik eta ikus nezan arte eguzkipean zer ote den hoberena gizon-emakumeentzat, berauen bizitzako egunetan.
4
Lan handiei ekin nien. Jauregiak eraikiarazi nituen eta mahastiak landatu.
5
Lorategiak eta baratzeak atondu nituen, mota orotako zuhaitzak sartuz.
6
Urtegiak egin nituen, zuhaitz gaztez eginiko basoa ureztatzeko.
7
Esklaboak erosi nituen, gizaseme nahiz emakume, eta hauen seme-alabak ere neuretzat izan nituen.
8
Zilar eta urre ugari metatu nuen, baita zenbait erregeren eta eskualdetako ondasunak ere. Gizon-emakume kantariz inguratu nintzen, eta gizonak desira dezakeen bezainbat emazteki izan nuen.
9
Handi egin nintzen, Jerusalemen nire aurretik izan direnak baino handiago. Gainera, neurekin nuen jakinduria.
10
Ez nien ukatu neure begiei eskatzen zidatenik deus ere, ezta neure bihotzari pozik batere. Nire lan guztietan atsegin hartu nuen; hauxe izan zen nire lan guztien saria.
11
Begiratu nien, ordea, neure eskuz eginiko lanei eta horretarako eraman behar izan nituen nekeei. Eta horra, dena huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala; ez dago onurarik eguzkipean.
12
Jakintsu ala ezjakin eta ergel izan, hausnartzen ari izan nintzen hobea zer ote den. Zer egingo ote du erregearen ondoren datorrenak? Lehen ere egina bera.
13
Hala ere, ikusi nuen hobea dela jakinduria ergelkeria baino, argia ilunpea baino hobea den bezala.
14
Izan ere, jakintsua buruargi; ergela, ordea, ilunpetan dabil. Badakit, hala ere, biek etorkizun bera dutela.
15
Orduan, esan nuen neurekiko: «Ergelak eta biok etorkizun bera baldin badugu, zertarako izan hain jakintsu?» «Hori ere huskeria da», esan nuen neure baitan.
16
Ezen jakintsuaz oroitzea ez baita betiko; ergelaz ere ez dira beti oroituko; hurrengo egunetan guztiez dira ahaztuko. Ai ene! Nahiz jakintsua nahiz ergela biak berdin hiltzen dira.
17
Nazkatua nago bizitzeaz, higuingarri dut eguzkipean gertatzen dena; huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala.
18
Gogaitua nago eguzkipean egin ditudan lan neketsuez, neure ondorengoari utzi behar izango baitizkiot.
19
Badakit nik bost, zuhur ala tentel izanen ote den. Nik mundu honetan halako arretaz egin dudan lanaz jabetuko da. Ez du honek zentzurik!
20
Etsipenak hartua nago, mundu honetan zenbat lan egin dudan ikusirik.
21
Izan ere, eginahaletan ari da bat zorrotz eta arretaz lan egiten, emaitza onak lortzen, eta dena, inolako lanik egin ez duenari utzi behar. Hau bai dela huskeria eta nardagarria!
22
Zer gelditzen zaio gizakiari eguzkipean egin duen hainbeste lan eta eginahaletatik?
23
Egunero atsekabea baizik ez du, eta bere lanetan nekea; gauez ere ez du atsedenik hartzen haren bihotzak. Hau bai dela huskeria!
24
Gizakiarentzat hoberena jatea, edatea eta bere lanaren fruituaz gozatzea. Nik uste dut, hau ere Jainkoaren eskutik datorrela;
25
izan ere, honela dio berak: «Nork jan dezake, nor goza daiteke nik jakin gabe?»
26
Berak, atsegin duenari baitizkio ematen jakinduria eta argitasuna eta bozkarioa. Bekatariari, ordea, biltze- eta metatze-lana ematen dio, gero Jainkoak atsegin duenari utzi behar izateko. Horra bada, hori ere haizea atzeman nahi izatea bezain hutsala.
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 3 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12