bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ecclesiastes 10
Ecclesiastes 10
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 11 →
1
Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala, halaxe gertatu ohi da garrantzitsuago ergelkeria txiki bat jakinduria eta ohorea baino.
2
Jakintsuak burua bere tokian; ergelak, aldiz, oinazpian.
3
Hor dabil ergela bidez bide; bera izan zentzugabea, eta besteak jotzen ditu zentzugabetzat.
4
Nagusia haserretzen bazaizu ere, ez utzi horregatik zeure tokia, otzan izateak oker handiak eragozten baititu.
5
Ikusia dut eguzkipean, agintariengandik datorren beste oker handi bat:
6
ergela toki gorenean jarria eta aberatsa behean eseria.
7
Ikusi izan ditut morroiak zaldi gainean eta nagusiak oinez, morroi bailiran.
8
Zuloa dagiena bertan da eroriko, horma botatzen duenari sugeak zizta egingo.
9
Harriak ateratzen dituenak beraiekin min hartuko; egurra ebakitzen ari dena zauritzeko arriskuan dago.
10
Aizkora kamutsarekin, zorrozten ez baduzu, lan handiagoa egin beharko. Joka ezazu buruz, ahaleginari onura ateratzeko.
11
Garaiz xorarazi baino lehen sugeak zizta egiten badu, ez du irabazirik suge-xorarazleak.
12
Jakintsuaren ahoari darion mintzoa atsegina da; zentzugabea, berriz, bere hitzak galduko du:
13
hizketan hasi orduko zorakeria dio, eta bukatzean ergelkeria gaiztoa dario;
14
ergelak berriketa ugari. Gizonak ez daki zer datorkion. Eta nork adieraz diezaioke beraren ondoren zer gertatuko den?
15
Bai neketsua ergelaren lana; ez daki hirirako bidea ere.
16
Zoritxarrekoa erregetzat haurra duen lurraldea, agintariek goizetik tripakadak egiten dituzteneko lurraldea.
17
Zorionekoa erregea aitoren semea duen lurraldea; agintariek, indarrak hartzeko eta ez sabelkeriaz, beren orduetan jaten duteneko lurraldea.
18
Nagiaren sabaia erraz eroriko, zabarraren etxean itogin franko.
19
Gozatzeko da ogia, bizia alaitzeko ardoa, eta denetan laguntzeko dirua.
20
Ez iraindu erregea, ezta zeure baitan ere; ez mintza aberatsaren aurka, ezta zeure gelako isilean ere; txori txiki batek baitie zure mintzoa eramango, eta hegaztiek zure esana jakinaraziko.
← Chapter 9
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 11 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12