bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ecclesiastes 9
Ecclesiastes 9
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 10 →
1
Hauek guztiak hausnartu ditut neure baitan, eta ohartu naiz Jainkoaren eskuetan direla bai zuzenak, bai jakintsuak, baita berauen egintzak ere. Maitasunaz eta gorrotoaz ez daki deus ere gizakiak.
2
Zori bera dute denek: zuzenek zein makurrek, garbiek zein likitsek; opariak eskaintzen dituenak bezalakoa eskaintzen ez dituenak ere; zintzoak bezalakoa bekatariak; zin dagienak bezalakoa zin egiteko beldur denak ere.
3
Hauxe duzu, eguzkipean direnen artean txarrena: ororentzat zori berbera. Horregatik, gaiztakeriaz eta zorakeriaz betea dago gizon-emakumeen bihotza, bizi diren bitartean; eta, azkenean, hildakoen artera!
4
Batek, bizirik dagoen bitartean, baduke itxaropen: hobe zakur bizia, lehoi hila baino.
5
Badakite biziek hil beharra dutela; hilek, ordea, ez dakite ezer, ez dute aurrerantzean saririk, galdua da haien oroitzapena.
6
Bukatu ziren jadanik haientzat amodioa, gorrotoa eta grinak. Ez dute aurrerakoan esku-hartzerik mundu honetan egiten diren lanetan.
7
Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia, edan alai zeure ardoa, atsegin baititu jadanik Jainkoak zure egintzak.
8
Eraman beti jantzi zuriak soinean, ez egon zeure burua lurrindu gabe.
9
Goza bizitzaz maite duzun emaztekiarekin, Jainkoak eguzkipean bizitzeko eman dizkizun egun hutsal orotan; horixe baituzu zeure bizitzaren eta eguzkipean dagizun lanaren saria.
10
Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.
11
Beste hau ere ikusia dut eguzkipean: lasterketan ez dela beti bizkorrena nagusitzen, ezta guduan ere indartsuena; jakintsuak ez duela beti ogia irabazten, ezta buruargia ere aberasten; jakituna ez dela beti ongi ikusia izaten. Denei datozkie aldi onak eta txarrak.
12
Gainera, ez dakite gizon-emakumeek noiz duten beren ordua; sareak harrapatzen baititu arrainak eta lakioak txoriak, halaxe ditu aldi txarrak bat-batean harrapatzen gizon-emakumeak.
13
Ikusia dut eguzkipean beste gauza oso jakingarri bat.
14
Ba omen zen herri txiki bat bizilagun gutxikoa. Errege handi batek eraso omen zion, setiatu eta inguruan erasogailu handiak eraiki omen zituen.
15
Ba omen zen hiri hartan gizon behartsu baina jakintsu bat, eta bere jakinduriaz libratu omen zuen hiria. Ondoren, ordea, ez zen inor ere oroitu gizon behartsu hartaz.
16
Hobe da jakinduria indarra baino, diot nik; behartsuaren jakinduria, ordea, arbuiatu egin ohi da eta ez dira haren hitzak aditzen.
17
Jakintsuaren hitz eztiak errazago aditzen dira ergelen buruzagiaren deiadarrak baino.
18
Hobe jakinduria armak baino. Aski da, ordea, batek huts egitea on guztiak hondatzeko.
← Chapter 8
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 10 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12