bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Song of Solomon 1
Song of Solomon 1
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 2 →
1
Salomonen kantarik ederrena.
2
Eman biezat musu, bere ezpainez musu! Zure maite-laztanak ardoa baino gozoago,
3
zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago! Zu zeu zara ukendu lurrintsu! Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!
4
Har nazazu zeurekin, goazen bizkor; eraman nazazu zeure logelara, ene errege. Goza gaitezen, poztu zuregatik: zure maite-laztanak ardoa baino gozoago! Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!
5
Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok; beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran, Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.
6
Ez begira nire azal ilunari, eguzkiak bainau kiskali: neure anaiek, nirekin haserre, mahastiak zaintzen jarri naute. Eta neure mahastia utzi dut zaindu gabe!
7
Esadazu, ene bihotzeko kutuna, non duzun larratzen artaldea, non abaroan uzten eguerdian. Ez nadin isil-gorderik ibil, zure lagunen artaldeen atzetik.
8
Ez badakizu, oi emakumerik ederren, zoaz ardien oinatzen ondoren eta larratu zeure antxumeak artzainen txabola ondoan.
9
Ene laztana, errege-karroza daraman behorra dirudizu.
10
Zein politak zure bi masailak, belarritako horiekin! Zein polita zure lepoa, urrezko katea horiekin!
11
Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu, zilarrez tarteka apainduak.
12
Ene erregea etzanik dagoela, nire nardoari usain gozoa dario.
13
Ene maitea niretzat mirra-zorrotxoa: nire bularren artean ematen du gaua.
14
Ene maitea niretzat xuandor-lore-sorta, En-Gediko mahastietan hazia.
15
Bai ederra zarela, ene laztana, bai ederra! Zure begiak uso bi!
16
Zu bai ederra, ene maitea, bai zoragarria! Belardia da gure ohe,
17
zedroak gure etxe-habe, nekostak etxe-gain.
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 2 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8