bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Song of Solomon 3
Song of Solomon 3
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 4 →
1
Gauez, ohean, neure bihotzeko kutunaren bila nenbilen. Bila ibili, bai, baina aurkitu, ez.
2
Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen, kale eta plazetan zehar, neure bihotzeko kutunaren bila. Bila ibili, bai, baina aurkitu, ez.
3
Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu ninduten. —Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?— galdetu nien.
4
Haiengandik aldendu nintzeneko, aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna. Gogor heldu nion, ez diot berriz jaregingo, neure amaren etxean sartu arte, sortu ninduenaren logelan sartu arte.
5
Jerusalemgo neskatxok, basoetako orein eta gazelen izenean, otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten, nahi duen arte.
6
Zer da basamortuan gora datorren hori? Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizko ke-zutabea dirudi.
7
Horra Salomonen esku-aulkia. Hirurogei gudari ditu inguruan, Israelgo ausartenak;
8
ezpata erabiltzen ikasiak denak, guduan trebatuak. Aldean daramate ezpata gaueko erasoen beldur.
9
Salomon erregeak Libanoko egurrez egin zuen esku-aulkia.
10
Zutabeak zilarrezkoak ditu, bizkarraldea urrezkoa, eserlekua purpurazkoa; barrualdea, dena, Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.
11
Siongo alabok, atera zaitezte Salomon erregea ikustera. Koroa eta guzti dator, eztei-egunean, bihotza beteko poza zuen egun hartan, amak ezarri zion koroaz.
← Chapter 2
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 4 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8