bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 11
1 Samuel 11
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 10
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 12 →
1
Nahax amondarra Galaadeko Jabex hiriari erasotzen hasi zitzaion. Jabexeko bizilagunek esan zioten Nahaxi: —Egin dezagun ituna, eta menpeko izanen gaituzu.
2
Nahax amondarrak erantzun zien: —Eginen dut, bai, zuekin ituna, baina guztioi eskuineko begia ateratzekotan, Israel osoa lotsagarri gerta dadin.
3
Jabexeko buruzagiek eskatu zioten, orduan: —Emaguzu zazpi eguneko epea, Israel lurralde osora mandatariak bidaltzeko. Lagunduko digunik inor ez bada, zure menpe jarriko gara.
4
Heldu ziren mandatariak Gibeara, Saulen hirira, eta jakinarazi zioten arazoa herriari. Orduan, herri osoa oihuka hasi zen eta negarrez.
5
Une hartantxe zetorren Saul alorretik, idien ondoren, eta galdetu zuen: —Zer du herriak negar egiteko? Orduan, Jabexeko jendeak esandakoa adierazi zioten.
6
Hitz haiek aditzen ari zela, Jaunaren espirituak hartu zuen Saul eta amorru bizitan jarri zen.
7
Idi-parea hartu, laurkitu eta Israel lurralde osora bidali zituen puskak mandatari haiekin, esanez: «Hona zer egingo diegun Saulen eta Samuelen ondoren etortzen ez denaren idiei». Jaunaren beldurrak hartu zuen, orduan, herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren.
8
Zenbatu zituen Saulek Bezek-en: hirurehun mila israeldar ziren eta hogeita hamar mila Judako seme.
9
Saulek, orduan, esan zien etorritako mandatariei: —Esaiezue Galaadeko Jabexekoei: «Bihar eguzkiak berotzean salbatuko zaituztegu». Itzuli ziren, bada, mandatariak eta esan zieten hori Jabexekoei. Hauek poztu egin ziren,
10
eta honela esan zieten amondarrei: «Bihar zuengana aterako gara, eta egokien deritzazuena egingo diguzue».
11
Biharamun goizean, Saulek hiru sailetan antolatu zuen gudarostea; egunsentian etsaiaren kanpaleku erdiraino sartu eta, eguerdiraino amondarrak triskatzen jardun zuen. Bizirik iraun zutenak sakabanatu egin ziren, bi lagun batera ez gelditzeraino.
12
Orduan, herriak esan zion Samueli: —Non dira Saul erregetzat nahi ez zutenak? Emazkiguzu, eta hil egingo ditugu.
13
Saulek, berriz: —Ez bedi gaur inor hil, Jaunak salbatu egin baitu gaur Israel.
14
Samuelek, orduan, herriari: —Zatozte. Goazen Gilgalera eta berrizta dezagun han erregetza.
15
Herri osoa Gilgalera joan zen, eta han, Jaunaren santutegian, errege izendatu zuten Saul. Gero, elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jaunari. Saul eta israeldarrak biziki poztu ziren.
← Chapter 10
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 12 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31