bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 28
1 Samuel 28
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 29 →
1
Egun haietan, filistearrak beren gudari-taldeak bildu eta Israelen aurka borrokatzeko prestatu ziren. Akixek esan zion Davidi: —Badakizue zuk eta zure gizonek nirekin etorri behar duzuela gudura.
2
Davidek erantzun zion: —Eta ikusiko duzu zer egingo duen zure morroi honek. Akixek Davidi: —Ongi! Neure zaintzaile egiten zaitut betiko.
3
Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen nekromanteak eta igarleak.
4
Filistearrek bildu eta Xunemen ezarri zituzten guda-etxolak. Saulek ere bildu zuen Israel osoa eta Gilboan ezarri zituen guda-etxolak.
5
Saul, filistearren kanpalekua ikustean, beldurtu egin zen eta bihotza dardaratu zitzaion.
6
Kontsulta egin zion Saulek Jaunari; honek, ordea, ez zion erantzun, ez ametsetan, ez Urimen bidez, ezta profeten bidez ere.
7
Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei: —Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko. Laguntzaileek erantzun zioten: —Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.
8
Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen. Gauez emakumeagana heldu eta esan zion Saulek: —Igar iezadazu etorkizuna, hilei dei eginez. Agerrarazi esango dizudan hildakoa.
9
Emakumeak erantzun zion: —Badakizu zer egin zuen Saulek: desagerrarazi egin zituen igarleak eta nekromanteak. Ni hil nahian al zabiltza?
10
Zin egin zuen Saulek Jainkoarengatik, esanez: —Jauna badela bezain egia da ez zaizula inolako gaitzik etorriko hori egiteagatik.
11
Emakumeak, orduan: —Nor nahi duzu agerraraztea? Saulek erantzun: —Agerrarazi Samuel.
12
Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli: —Zergatik engainatu nauzu? Saul zara zu!
13
Erregeak erantzun zion: —Ez izan beldur. Zer ikusten duzu? Emakumeak Sauli: —Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.
14
Eta Saulek: —Nolakoa da? Emakumeak erantzun: —Gizon zaharra, soingainekoz jantzia. Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahuspeztu egin zitzaion.
15
Samuelek esan zion Sauli: —Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz? Saulek erantzun: —Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.
16
Samuelek erantzun zion: —Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?
17
Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.
18
Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak.
19
Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.
20
Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera, Samuelen hitzek izuturik. Indarrik gabe zegoen, ez baitzuen deus ere jan egun osoan eta gau osoan.
21
Hurbildu zitzaion Sauli emakumea eta, hain larritua ikusirik, esan zion: —Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren.
22
Orain, otoi, entzun zuk ere mirabe honen hitza. Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.
23
Saulek ezetz zioen: —Ez dut jango! Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen.
24
Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.
25
Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.
← Chapter 27
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 29 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31