bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 29
1 Samuel 29
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 28
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 30 →
1
Filistearrek Afeken zituzten bilduak beren gudari-taldeak; israeldarrek, berriz, Izreelen dagoen iturri ondoan ezarri zituzten guda-etxolak.
2
Filistearren buruzagiak ehuneko eta milako gizataldeen aurretik zihoazen. David bere gizonekin Akix erregearen ondoan zihoan, atzeko taldean.
3
Filistearren buruzagiek honela zioten: —Zer egiten dute hebrear horiek hemen? Akixek honela erantzun zien filistearren buruzagiei: —David duzue, Israelgo errege den Saulen zerbitzaria. Urte bat edo bi darama nirekin eta ihesi etorri zitzaidanez geroztik ez dut aitzakiarik izan horren aurka.
4
Filistearren buruzagiek Akixen aurka haserretu eta esan zioten: —Bidal ezazu gizon hori, doala izendatu zenion tokira. Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko? Izango ote luke aukera hoberik bere nagusiarekin adiskidetzeko, gure mutilei lepoa moztuz baino?
5
Ez al da David hau, «Saulek mila hil, Davidek hamar mila» denek batera kantatzen zioten huraxe bera?
6
Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion: —Zuzena zara, ala Jauna! Begiko dut zu nirekin izatea gudarostearen joan-etorri guztietan. Ez dut zuregan deus txarrik ikusi, niregana etorri zinenez geroztik. Buruzagiek, ordea, ez zaituzte begiko.
7
Itzul zaitez, beraz, eta zoaz bakean. Horrela, ez dira suminduko filistearren buruzagiak.
8
Davidek, orduan, Akixi: —Zer egin dut, baina? Ikusi al duzu zeure zerbitzari honengan deus txarrik zuregana heldu nintzenez geroztik? Zergatik ezin naiz, bada, joan ene errege jaunaren etsaiak borrokatzera?
9
Akixek erantzun zion: —Badakit. Jainkoaren bidalia bezain gogoko zaitut. Baina filistearren buruzagiek zuri gurekin gudura etortzen ez uzteko esan didate.
10
Beraz, jaiki zaitezte goizean goiz zu eta zurekin etorriak diren zure jaunaren mutilak, eta zoazte eguna argitu orduko.
11
Jaiki ziren, bada, goizean goiz David eta bere gizonak eguna argitzean, eta filistearren lurraldera itzuli ziren. Filistearrak, aldiz, Izreelerantz igo ziren.
← Chapter 28
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 30 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31