bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 8
1 Samuel 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 9 →
1
Samuelek, zahartu zenean, bere semeak jarri zituen Israelen buruzagi.
2
Lehen semeari Joel zeritzan, eta bigarrenari Abias; Beer-Xebatik gidatu ohi zuten herria.
3
Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.
4
Bildu ziren, orduan, Israelgo zahar guztiak eta Ramara etorri ziren Samuelengana,
5
esatera: —Zahartua zaude, eta zure semeak ez dabiltza zure bidetik. Izenda iezaguzu, bada, errege bat, gida gaitzan; horixe egiten dute herrialde guztietan.
6
Nahigabetu egin zen Samuel «izenda iezaguzu errege bat, gida gaitzan» esan ziotenean. Eta otoitz egin zion Jaunari.
7
Jaunak erantzun zion: «Onartzazu herriak eskatzen dizun guztia. Ez zaituzte zu gutxiesten; ni naute gutxiesten, ez bainaute errege nahi beren gain.
8
Egiptotik atera nituenetik zapuztu egin naute, jainko arrotzak gurtzeko. Niri egin didatena bera egiten dizute orain zuri.
9
Onartzazu, beraz, haien eskaria; baina jakinarazi argi eta garbi, nolako eskubideak izanen dituen beraien gain aginduko duen erregeak».
10
Adierazi zion, beraz, Samuelek errege eske ari zitzaion herriari Jaunak esandako guztia,
11
eta erantsi zuen: «Hona hemen zuen gain aginduko duen erregearen eskubideak: semeak kenduko dizkizue, bere gurdizain eta zaldizko egiteko; erregearen gurdiaren aurretik ibili beharko dute lasterka.
12
Batzuk mila gizonen buru ipiniko ditu, beste batzuk berrogeita hamar gizonen buru. Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitatu; beste batzuek, berriz, armak eta guda-gurdiak egin beharko dizkiote.
13
Alabak ere kenduko dizkizue, bere lurringile, sukaldari eta okin bihurtzeko.
14
Lursailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.
15
Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko.
16
Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten.
17
Artaldeen hamarrenak hartuko dizkizue; zeuek ere bere morroi eginen zaituzte.
18
Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela eta; baina Jaunak ez dizue entzungo».
19
Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: «Utikan! Erregea behar dugu;
20
beste herri guztiak bezalakoak izan nahi dugu. Gida gaitzala erregeak, joan dadila gure aurretik gure alde borrokatzera».
21
Aditu zuen Samuelek herriak eskatzen zion guztia eta Jaunari adierazi zion.
22
Jaunak erantzun zion Samueli: «Onar iezaiezu eskaria eta eman erregea». Orduan, Samuelek esan zien israeldarrei: «Zoazte nor bere herrira».
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 9 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31