bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 24
1 Samuel 24
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 23
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 25 →
1
David handik igo eta En-Gediko haitzarteetan gelditu zen.
2
Filistearrak borrokatzetik itzultzean, esan zioten Sauli: «En-Gediko eremuan duzu David».
3
Hartu zituen Saulek hiru mila gizon, Israel osoan aukeratuak, eta David eta honen gizonen bila joan zen Tzure-Jeelimera, hau da, «Basahuntzen Harkaitzetara».
4
Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru-barruan gorderik, David eta beronen gizonak.
5
Hauek esan zioten Davidi: —Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: «Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna». Jaiki zen David eta, isil-isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen.
6
Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.
7
Eta esan zien bere gizonei: —Ezta inola ere! Ezin diot halakorik egin ene jaunari, Jaunak gantzutu duenari. Ezin diot eskurik erantsi, Jaunaren gantzutua baita.
8
Hitz hauez geldiarazi zituen Davidek bere gizonak eta debekatu egin zien Sauli erasotzea. Jaiki zen Saul, leize-zulotik atera eta bere bideari lotu zitzaion berriro.
9
Ondoren, jaiki zen David ere, leizetik atera eta oihu egin zuen Saulen atzean: —Ene errege jauna! Saulek atzera begiratu zuen. David, lurreraino makurtuz, ahuspeztu egin zitzaion.
10
Esan zion, orduan, Davidek Sauli: —Zergatik entzuten diozu David zu hondatu nahian dabilela diotsun jendeari?
11
Une honetan zeure begiz ikus dezakezunez, nire esku utzi zaitu gaur Jaunak leize-zuloan. Zu hiltzeko esaten zidaten, baina errukitu egin natzaizu, neure buruari hau esanez: «Ez diot erantsiko eskurik nire jaunari, Jaunak gantzutua baita».
12
Hona hemen, ene aita, hona zure soingainekoaren ertza nire eskuan. Soingainekoaren ertza ebaki, bai, baina zu ez zaitut hil. Ohar zaitez eta jakizu, ez dudala asmo txarrik, ez maltzurkeriarik, eta ez dizudala kalterik egin. Zu, aldiz, nire bila zabiltza bizia kentzeko.
13
Izan bedi Jauna gu bion artean epaile! Mendeka nazala Jaunak zure bidez! Baina nik ez dizut eskurik erantsiko.
14
Esaera zaharrak dioena: «Gaiztoek gaiztakeria». Nik, ordea, ez dizut eskurik erantsiko.
15
Noren bila zabiltza, zu, Israelgo errege hori? Noren atzetik zoaz? Zakur akabatuaren atzetik? Arkakusoren baten atzetik?
16
Izan bedi Jauna gu bion artean epaile, erabaki beza berak zure eta nire artean; azter eta zain beza nire auzia, eta aska nazala zure eskuetatik!
17
Davidek hitz hauek bukatzean, esan zion Saulek: —Zure ahotsa al dut hori, David, ene seme? Eta oihuka, negarrari eman zion Saulek.
18
Gero, esan zion Davidi: —Ni baino zuzenagoa zara. On baizik ez didazu egin; nik, berriz, gaitza itzuli dizut.
19
Gaur bertan, agerian utzi duzu on baizik ez didazula egin, Jaunak zure esku utzi nauen arren, ez bainauzu hil.
20
Gizon batek bere etsaia aurkitu eta utziko ote lioke bere bidetik joaten? Ordain diezazula Jaunak zuk gaur niri egindako ongia.
21
Orain, badakit zu izanen zarela errege, eta Israelgo erregetzak zure eskuetan iraungo duela.
22
Egidazu zin, Jaunaren izenean, ez dituzula nire ondorengoak suntsituko, ezta nire izena ezabatuko ere nire aitaren senitartetik.
23
Zin egin zion Davidek Sauli. Ondoren, Saul etxera joan zen, eta David bere gizonekin haitzarteetara igo.
← Chapter 23
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 25 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31