bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
1 Samuel 2
1 Samuel 2
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 3 →
1
Anak otoitz hau egin zuen: «Jaunarengan da ene bihotza pozten, Jaunak baitit bekokia jasotzen, nire ahoak etsaiei barre die egiten, zure laguntzak bainau bozkarioz betetzen.
2
Ez da santurik Jauna bezalakorik, ez da, izan ere, zu besterik, ez da harkaitzik gure Jainkoa adinakorik.
3
Ez ugaritu hitzaldi handizaleak, ez izan harrokeriarik zeuen ahoan; dena dakien Jainkoa baitugu Jauna, berak epaitzen ditu egintzak.
4
Hautsi da indartsuen uztaia; ahulak, berriz, indarrez jantzi dira.
5
Lehen ase zirenek, orain ogi orde egin behar lan; gosetuek, aldiz, atseden har dezakete. Agor zena, haur askoz erdi da; askoren ama, berriz, agortu.
6
Jaunak ditu heriotza eta bizia ematen, berak du Herio Leizera jaitsarazten, berak handik igoarazten.
7
Jaunak du behartsu nahiz aberats egiten, beheratzen eta goratzen;
8
berak du jende xehea hauts artetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri. Jaunarenak dira lurraren zutoinak, mundua haien gainean du kokatua.
9
Bere zintzoen urratsak ditu zaintzen, baina gaiztoak ilunpetan dira galtzen, ez baitu inork Jauna bere indarraz garaitzen.
10
Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak, hauen gainera bidaliko ditu zerutik trumoiak. Jaunak du epaituko lur osoa, bere erregeari emango dio agintea, jasoko du bere gantzutuaren kopeta ».
11
Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.
12
Eliren semeek, maltzur-gaizto haiek, ez zuten Jauna aintzakotzat hartzen,
13
ezta herriaren zerbitzurako zuten apaiz-eginkizuna ere. Norbait oparia eskaintzen ari zelarik, haragia egosten zen bitartean, apaizaren morroia, hiruhortzeko sardexka eskuan zuela etorri,
14
sardexka pertzean nahiz lapikoan, maskeluan nahiz eltzean sartu eta hark sardexkaz ateratako guztia beretzat hartu ohi zuen apaizak. Halaxe egin ohi zieten Xilora etortzen ziren israeldar guztiei.
15
Gantzak erre baino lehen ere, apaizaren morroia etorri eta honela mintzatu ohi zitzaion eskaintzaileari: —Emadazu haragia, apaizarentzat erre dezadan; ez du hartuko haragi errerik, gordina baizik.
16
Eskaintzaileak erantzuten zion: —Erre daitezela lehenbizi gantzak, ohi den bezala; hartu gero nahi duzun guztia. Morroiak, aldiz: —Inola ere ez! Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.
17
Morroiek hoben izugarria egiten zuten Jaunaren aurka, Jaunari eginiko opariak gutxiesten baitzituzten horrela.
18
Samuelek, berriz, Jaunaren zerbitzuan ziharduen, lihozko soinekoz jantzia.
19
Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten, bere senarrarekin urteroko oparia eskaintzera igotzen zenean.
20
Elik Elkana eta beronen emaztea bedeinkatu eta esan ohi zuen: «Eman biezazu Jaunak seme-alabarik emakume honengandik, Jaunari eskainitakoaren ordez». Ondoren, beren herrira itzuli ohi ziren.
21
Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.
22
Oso zaharra zen Eli. Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, baita Jaunaren elkarketa-etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin etzan ohi zirela ere,
23
eta honela mintzatu zitzaien: «Zergatik ari zarete jendeak adierazi dizkidan gauza izugarri horiek egiten?
24
Ez egin horrelakorik, ene semeok! Ez da batere ona entzuten ari naizena. Jaunaren herria okerbideratzen ari zarete!
25
Gizon batek beste gizon bat iraintzen badu, Jainkoa izan dezake bitarteko; bekatua Jaunaren aurka egiten badu, ordea, nor izan dezake aldeko?» Hala ere, semeek ez zuten aitaren esana aditu. Izan ere, erabakia zuen Jainkoak haiek hilaraztea.
26
Samuel mutikoa, berriz, hazten ari zen, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.
27
Behin batean, Jainkoaren gizon bat etorri zitzaion Eliri eta honela mintzatu: «Hau dio Jaunak: Garbi aski agertu nintzaion zure arbasoen senitarteari, Egipton faraoiaren esklabo zirelarik.
28
Israelen leinu guztietarik zuen aita hautatu nuen apaizgorako, nire aldarera igo zedin, intsentsua erre ziezadan eta nire santutegian efod delakoa jantzi zezan. Era berean, israeldarrek egindako eskaintza guztietarik beren zatia hartzeko eskubidea eman nien zuen aitaren ondorengoei.
29
Zergatik hartzen dituzu oinpean nire aginduz santutegian egiten dizkidaten opari eta eskaintzak? Zergatik hartzen dituzu zeure semeak aintzakotzat eta ez ni, Israel ene herriak eskainitakoetatik hoberenak hartu eta beraiek gizenduz?
30
«Horregatik, hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Esan nuen, bai, zure etxea eta zure aitaren etxea izanen zela beti nire aurrean zerbitzari. Orain, ordea —dio Jaunak—, ez horrelakorik! Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.
31
Egun batzuen buruan, hondatu eginen dut zure eta zure aitaren senitartearen agintea. Zure etxean ez da inor zahartzarora helduko.
32
Etsaia ikusiko duzu zeurean; Israel herriari, ordea, dena ongi aterako zaio. Zure etxean, berriz, bakar bat ere ez da zahartzarora inoiz helduko.
33
Hala ere, ez ditut zuretar guztiak egotziko nire aldaretik; horregatik, begiak bekaitzez urtuko zaizkizu eta bizia akituko. Zure etxeko ondorengoak sasoirik hoberenean hilko dira.
34
Hofni eta Pinhas zure bi semeei gertatuko zaiena izango da ezaugarria: egun berean hilko zaizkizu biak.
35
«Zintzo izango zaidan apaiz bat dut sorraraziko; nire nahiaren arabera du hark jardungo. Ondorengotza iraunkorra emango diot eta nire gantzutuaren zerbitzuan ibiliko da beti.
36
Zure etxean bizirik gelditzen direnek apaiz horren aurrean ahuspeztu beharko dute, zilarrezko diruren bat edota opilen bat eskatzeko, esanez: “Otoi, uztazu apaiz-lanen bat egiten, ogi-puskaren bat jan ahal izan dezadan”».
← Chapter 1
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 3 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31