bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 17
Ezekiel 17
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 18 →
1
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2
«Gizaseme, proposatu alegia edo parabola bat Israel herriari,
3
nire, Jainko Jaun honen, mezua adierazteko: «Bazen arrano handi bat, hegaltzar luzekoa, lumaje trinko eta koloretsua zuena; arranoa Libanora etorri zen eta zedroaren adaburua moztu:
4
adar-punta ebaki, merkatari-herrialdera eraman eta tratularien hiri batean landatu zuen.
5
Gero, Israel lurraldeko hazia hartu eta soroan erein zuen, ur ugariren ondoan.
6
Erne zen hazia eta mahatsondo mardul egin, altuera txikikoa izan arren; arranoagana zuzentzen zituen adarrak, sustraiak ere haren menpean zituen. Mahatsondo egin zen, aihenak bota zituen eta abartsu egin.
7
Bazen beste arrano handi bat ere, hegaltzar luzekoa eta lumaje ugarikoa. Eta mahatsondoak beronengana zuzendu zituen sustraiak eta adarrak luzatu zizkion, zegoen sailean baino oparoago urezta zezan.
8
Soro jorian, ur ugariren ondoan, zegoen landatua, adarrak garatu eta fruitua emateko, mahatsondo bikain izateko.
9
Nik, Jainko Jaunak, galdetzen dut: Garatuko ote da? Ez ote dizkio lehenengo arranoak sustraiak atera, fruituak bota eta kimu berriak iharraraziko? Ez da ahalmen edo jendetza handirik beharko sustraitik ateratzeko!
10
Horra hor, landatua: garatuko ote da? Ekialdeko haizeak jotzean, ez ote da guztiz ihartuko? Ernamuindu den sailean ihartuko da».
11
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
12
«Galdegiozu herri errebelde horri: Ez al dakizue zer esan nahi duen alegia honek? Hara, Babiloniako erregea etorri da Jerusalemera, erregeak eta buruzagiak hartu eta berekin eraman ditu Babiloniara.
13
Errege-odoleko bat aukeratu eta ituna egin du berarekin, leialtasun-zina eraginez. Herrialdeko handikiak eraman ditu,
14
erresuma ahulduta gera dadin, altxatzeko gauza ez dela, eta haren hitzarmena leial gorde dezan.
15
Baina printzea errebelatu egin da Babiloniaren kontra eta mezulariak Egiptora bidali zaldi eta soldadu askoren bila. Izango ote du arrakastarik? Onik aterako ote, hori egin duena? Ituna hautsi eta onik aterako, halere?
16
Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, Babilonian hilko dela, erregetza eman dion erregearen herrialdean, egindako zina mespretxatu eta ituna hautsi baitu.
17
Armada handiarekin eta gudaroste askorekin etorrita ere, faraoiak ezin izango dio lagundu, babiloniarrek lubetak egin eta eraso-dorreak eraikiko dituztenean jendetza handia sarraskitzeko.
18
Zina mespretxatu du eta ituna hautsi; bere eskua eman zuen eta, gero, hutsegite hauek denak egin. Ez da onik aterako.
19
«Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mespretxatu eta ituna hautsi duelako.
20
Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.
21
Bere gudari-talde aukeratuenak gerran jausiko dira, eta bizirik gelditzen direnak alde guztietara sakabanatuak izango. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, hitz egin dudala».
22
Hau dio Jainko Jaunak: «Zedro garaiaren adaburutik hartuko dut neuk ere, kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik, eta neuk landatuko dut mendi garai eta bikain batean.
23
Israelgo mendi garaian landatuko dut; adarrak luzatuko zaizkio eta fruitua emango, zedro bikain bihurtuko da. Mota guztietako txoriek egingo dute habia bertan.
24
Basoko zuhaitz guztiek jakingo dute nik, Jaunak, zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu. Nik, Jaunak, esandakoa bete egingo dut».
← Chapter 16
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 18 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48