bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 6
Ezekiel 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 7 →
1
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2
«Gizaseme, begira Israelgo mendietarantz eta hitz egin nire izenean berorien aurka.
3
Esan Israelgo mendiei entzuteko nik, Jainko Jaunak, mendi, muino, ibar eta haranei adierazten diedan mezua: Horra, gerra sorraraziko dut zuen sasikultu-lekuak hondatzeko.
4
Zuen aldareak suntsitu eta intsentsua erretzeko ontziak apurtuko dituzte. Zuen gurtzaileak hilik eroraraziko ditut idoloen aurrean.
5
Israeldarren gorpuak idoloen aurrean botako ditut, eta haien hezurrak aldareen inguruan sakabanatuko.
6
Bizileku dituzuen hiri guztiak hondaturik geldituko dira eta sasikultu-lekuak suntsituta, zuen aldareak hondaturik eta birrinduta, idoloak apurturik eta ezereztuta, intsentsua erretzeko ontziak txikiturik eta zuek egindako dena deseginda.
7
Zuetako asko hilda erortzean, orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
8
Baina batzuk bizirik utziko dizkizuet: gerrari ihes egin eta beste nazio eta herrialdeetan sakabanatuko direnak.
9
Eta bizirik gelditutako horiek nitaz oroituko dira erbesteratuak egongo diren nazioetan; gogoan izango dute nola sufriarazi nien beren desleialkeriagatik, bihotzak niregandik aldendu eta idoloetara jo zutelako. Beren buruen nazka izango dute egindako gaiztakeriengatik, beren idolatria higuingarriagatik.
10
Orduan jakingo dute ni naizela Jauna eta ez niela alferrik hitz egin zoritxar hau iragartzean».
11
Hau dio Jainko Jaunak: «Egin txalo eta dantza! Zoriondu Israel herria bere jokabide guztiz higuingarriagatik! Gerraz, gosez eta izurriz eroriko dira.
12
Urruti dagoena izurriz hilko da, hurbilekoa gerraz, eta gainerakoak —setiatuak— gosez, neure sumina zeharo hustuko baitut haien gain.
13
Orduan jakingo dute ni naizela Jauna, haien hildakoak beren idoloen artean, aldare inguruetan, geldituko direnean: muino-tontor eta mendi-gailurretan, zuhaitz handi eta arte hostotsuen azpian, beren idoloei opari atsegingarriak eskaintzen dizkieten leku guztietan.
14
Beraien aurka eskua luzatu eta bizileku duten lurralde hau hondamendi eta eremu bihurtuko dut, basamortutik Diblaraino. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 7 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48