bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 46
Ezekiel 46
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 45
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 47 →
1
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Ekialdera jotzen duen barne-atariko sarrera itxirik egongo da sei lanegunetan, baina zabalik larunbat eta ilberri-jaietan.
2
Printzea atalondora sartuko da kanpoko ataritik eta ate-muntagaren kontra geldituko. Apaizek printzearen erre-oparia eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte; gero, printzea atalasean ahuspeztu eta irten egingo da, baina atea ez da arratsa arte itxiko.
3
Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da nire, Jaun honen, aurrean ahuspeztera.
4
Larunbatetan, printzeak sei arkume akats gabe eta ahari akats gabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat.
5
Ahariagatik berrogei kilo irin aurkeztuko ditu labore-oparitzat, eta arkumeengatik berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
6
Ilberri-egunetan zezen bat, sei arkume eta ahari bat, denak akats gabeak, eskainiko dizkit.
7
Baita zezenagatik berrogei kilo irineko labore-oparia ere, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
8
Printzea sarrerako atalondotik sartu/irtengo da beti.
9
Baina festaburuetan nire aurrean ahuspeztera etortzean, iparraldeko sarreratik sartutakoak hegoaldekotik irtengo dira, eta hegoaldekotik sartutakoak iparraldekotik. Inor ez da irtengo sartzeko erabilitako sarrera beretik, kontrakotik baizik.
10
Printzea ere jendearekin batera sartu/irtengo da.
11
«Jaiegun eta gainerako festaburuetan berrogei kilo irin eskainiko dira labore-oparitzat zezen bakoitzeko, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
12
«Printzeak, bere borondatez, erre-opari edo elkartasun-opariak eskaini nahi badizkio Jaunari, ekialdeko sarrera zabalduko zaio, eta larunbatetan bezalaxe egingo ditu bere opariak. Hura irten ondoren, itxi egingo da berriro sarrera.
13
«Goizero, urtebeteko arkume akats gabea eskainiko zaio Jaunari erre-oparitzat;
14
gainera, goizero, sei kilo eta erdi irin labore-oparitzat, eta bi litro olio, irinarekin nahasteko. Arau hauek betiko balio izango dute.
15
Arkumea, irina eta olioa goizero-goizero eskaini behar zaizkio Jaunari eguneroko oparitzat.
16
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Printzeak bere ondarearen zati bat bere semeetakoren bati ematen badio, zati hori semearen herentzi ondare bihurtuko da.
17
Baina printzeak emaitza bere menpekoren bati egiten badio, ondare-zati hori askapen-urtera arte bakarrik izango da menpekoarena; gero, printzeari itzuliko zaio. Izan ere, beronen semeei bakarrik dagokie herentzian ondare hori.
18
Bestalde, printzea ezin izango da jabetu herriko jendearen ondareaz, beronek jabetzan hartutakoa zurrupatuz. Bere jabetzatik bakarrik emango die semeei senipartea. Horrela, ez da nire herriko inor bere etxaldetik kanporatua izango.
19
«Gero, atearen ondoko sarreratik, iparralderantz dauden apaizen gela sakratuetara eraman ninduen gizonak. Barren-barrenean mendebaldera zegoen leku bat erakutsiz,
20
esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».
21
Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.
22
Lau patio txiki haiek neurri berekoak ziren: hogei metro luze eta hamabost zabal.
23
Hormaz inguratuak zeuden laurak, eta horma-barrenean labeak zeuden inguru guztian.
24
Esan zidan gizonak: «Tenpluko zerbitzariek sutegi horietan egosiko dute herriak oparitan eskainitako abereen haragia».
← Chapter 45
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 47 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48