bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 26
Ezekiel 26
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 27 →
1
Hamaikagarren urtean, hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2
«Gizaseme, Tirok zera esan du Jerusalemi buruz: «“Bai ederki! Errausturik dago herrien sarleku zen hiria. Orain da nire txanda, aberastu egingo naiz hori hondatua dagoen bitartean!”
3
Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zure aurka nator, Tiro. Nazio ugari altxaraziko dut zure kontra, itsasoak uhinak harrotzen dituen bezala.
4
Tiroren harresiak desegingo dituzte eta dorreak eraitsiko; hautsik ere ez dut han utziko, harkaitz soila besterik ez.
5
Itsasoaren erdian geldituko da, sareak lehortzeko leku egina. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Nazioen harrapakin bihurtuko da Tiro,
6
eta lehorrean dituen hiriak gerrak suntsituko dizkio. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna.
7
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosor, munduko erregerik ahaltsuena, etorraraziko dut iparraldetik Tiroren aurka; zaldi, gurdi eta zaldizkoekin etorriko da, gudaroste handiarekin.
8
«Lehorrean dituzun hiriak suntsituko dizkizu gerraz; gerlariek eraso-dorreak jarriko dituzte zure kontra, lubetak eraikiko zuri erasotzeko eta ezkutu-hesia jarriko beren babeserako.
9
Eraso-tresnaz joko dituzte zure harresiak eta pikotxez eraitsiko dorreak.
10
Zulatua izan den hirira bezala zure ateetatik erregea sartzean, haren zalditeria ugariak harroturiko hautsak estali egingo zaitu; zalditeriaren harrabots eta gurdien burrunbadaz zure harresiek dardara egingo dute.
11
Bere zaldien apatxez kale guztiak zanpatuko dizkizu, bizilagunak ezpataz garbituko eta zutabe sendoak botako behera.
12
Aberastasunak harrapatu egingo dizkizute eta salgaiak ostuko; harresiak eraitsi eta jauregi bikainak botako behera; harriak, habeak eta hondakinak ere itsasora botako dituzte.
13
Zure kanta-hotsa isilaraziko dut, zure zitara-soinua ez da berriro entzungo.
14
Harkaitz soil bihurtuko zaitut, sareak lehortzeko leku, eta ez zaituzte berreraikiko. Nik, Jainko Jaunak, esana.
15
«Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz?
16
Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira, beren soingainekoak kendu eta jantzi bordatuak erantziko dituzte; ikaraz beteko dira eta, lurrean eseririk, dardara egingo dute etengabe, zuregatik txundituta.
17
«Erosta kantatuko dizute: «“Nola dagoen hondatua, itsasoetako erregina, hiri ospetsua! Bera eta bertako bizilagunak indartsu ziren itsasoan eta izua sorrarazten zuten alde guztietan”.
18
Orain, eroria zaudenean, urrutiko uharteetakoak dardaratu egiten dira, itsas herriak izuturik daude zure amaieraz.
19
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Hondaturiko hiri bihurtuko zaitudanean —jenderik gabeko hiriak bezala—, itsas leizea zure aurka altxarazi eta ur handiek estaliko zaituztenean,
20
hildakoen tokira jaitsaraziko zaitut, antzinako jendearengana, eta lur azpiko munduan biziaraziko zaitut, betiko hondakinen antzeko den mundu horretan, hildako guztiekin batera; ez duzu berriz bizilagunik izango, eta ez zaituzte berreraikiko ere bizidunen lurraldean.
21
Izugarri bihurtuko zaitut, eta kito zurea; zure bila ibiliko dira, baina sekula ez aurkituko. Nik, Jainko Jaunak, esana».
← Chapter 25
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 27 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48