bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 45
Ezekiel 45
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 44
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 46 →
1
Lurraldea israeldar leinuen artean banatzean, zati bat Jaunarentzat bereiziko duzue, eremu sakratu gisa: hamabi kilometro eta erdi izango da luze eta hamar kilometro zabal. Sakratua izango da eremu osoa.
2
Eremu horretatik, zati bat, karratua —berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean—, tenpluarentzat izango da, eta hogeita bost metro zabaleko hutsartea izango du inguru guztian.
3
Jaunarentzat gordetako zati horren erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, mugatu egingo duzue. Hor eraikiko da santutegia, toki santua.
4
Lurraldearen zati hori sakratua izango da, eta santutegian Jaunaren zerbitzuan jardungo duten apaizentzako gordea; bertan beren etxeak eraikiko dituzte eta santutegiarentzako leku sakratua izango dute.
5
Beste erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, tenpluko zerbitzuan jardungo duten lebitarrentzat izango da, bizitzeko hiriak izan ditzaten.
6
Eremu sakratu bezala bereizitako zatiaren ondoan, hamabi kilometro eta erdi luzeko eta bi kilometro eta erdi zabaleko beste zati bat mugatuko da hiri-barruti bezala: zati hori israeldar guztientzat izango da.
7
Printzearentzat ere bereiziko da zati bat, eremu sakratu eta hiri-barrutiaren bi aldeetara: mendebaldetik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da, eta ekialdetik Israelgo ekialdeko mugaraino. Guztira, leinu bakoitzaren lurraldearen luzera berbera izango du.
8
Printzeak hori izango du bere jabetza Israelen. Horrela, nire printzeek ez dute herria gehiago zapalduko, eta Israelgo leinuei utziko diete gainerako lurraldea.
9
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Aski da, Israelgo printzeok! Bazter itzazue indarkeria eta lapurreta, jokatu zuzenbidez eta justiziaz, ez zurrupatu nire herriaren ondasunak. Nik, Jainko Jaunak, esana.
10
«Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.
11
Solidoak neurtzeko efa -k eta likidoak neurtzeko bat -ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.
12
Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.
13
«Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,
14
eta oliotik ehuneko bat. Bat -a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer -aren eta kor -aren hamarrena delarik.
15
Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
16
Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.
17
Izan ere, beronek arduratu behar du jaiegun, ilargi berri, larunbat eta israeldarren festaburuetan egin beharreko erre-oparietarako eta labore- eta isur-oparietarako beharrezkoa hornitzeaz. Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz.
18
«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Lehen hilaren batean, akats gabeko zezen bat eskainiko duzue santutegiaren garbikuntza-ohikunea egiteko.
19
Garbikuntzarako aberearen odola hartuko du apaizak eta tenpluko ate-muntagak, aldarearen lau ertzak eta barneko atariko ate-muntagak igurtziko ditu.
20
Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza.
21
«Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.
22
Jaiaren lehen egunean, printzeak zezen bat eskainiko du bere eta herri osoaren bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.
23
Jaietako beste zazpi egunetako bakoitzean, akats gabeko zazpi zezen eta zazpi ahari eskainiko dizkio Jaunari erre-oparitzat, eta aker bat barkamen-oparitzat.
24
Azkenik, zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.
25
«Zazpigarren hilaren hamabostean hasten den jairako, Pazko-jaiko zazpi egunetan bezala jokatuko du printzeak, barkamen-opari, erre-opari eta labore- eta olio-opari berdinak eginez.
← Chapter 44
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 46 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48