bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Ezekiel 19
Ezekiel 19
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 20 →
1
Israelgo printzeei buruzko eresi hau kantatzeko agindu zidan Jaunak:
2
«Hura lehoi emea zuen ama, lehoien artean! Lehoikumeen artean etzanda, bere kumeak elikatzen zituen.
3
Bere kumeetako bat hazi zuen, lehoi gazte egin zelarik; harrapakinak sarraskitzen ikasi eta gizakiak irensten zituen.
4
Nazioak bildu ziren haren kontra; beren zuloan harrapatu zuten eta katepean Egiptora eraman.
5
Lehoi emea zain egon zitzaion, itxaropena galdu zuen arte; orduan, beste kumeetako bat hartu eta lehoi gazte egin zuen.
6
Lehoi gazte bihurturik, lehoi artean ibiltzen zen; harrapakina sarraskitzen ikasi eta gizakiak irensten zituen;
7
jauregiak botatzen zituen, hiriak suntsitzen; herrialdea eta biztanleak ikaraturik zeuden haren orroez.
8
Inguruko eskualdeetako jendea beraren kontra altxatu zen; sarea bota zioten gainera eta beren zuloan harrapatu.
9
Kaiolan sartu zuten katepean eta Babiloniako erregeagana eraman. Ziegan sartu zuten preso, beraren orrorik berriz entzun ez zedin Israelgo mendietan.
10
Mahatsondoa zirudien zure amak, ur-bazterrean landatua. Emankor eta mardula zen ur-ugaritasunagatik.
11
Adar sendoak zituen, aginte-makila bihurtu zirenak; hodeietaraino hazi zen: nabarmena zen bere altueragatik eta adar-ugaritasunagatik.
12
Baina amorruz atera dute sustraitik eta lurrera bota; ekialdeko haizeak fruituak bota dizkio eta adarrak apurtu; adar sendoak ihartu egin zaizkio eta suak irentsi.
13
Orain basamortuan dago landatua, lurralde lehor eta egarberan.
14
Baina sua sortu da adar batetik, aihenak eta fruituak irentsiz. Ez du jadanik adar sendorik, aginte-makila izango denik». (Hau eresia da, eta eresi bezala kantatu behar da).
← Chapter 18
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 15
Chapter 16
Chapter 17
Chapter 18
Chapter 19
Chapter 20
Chapter 21
Chapter 22
Chapter 23
Chapter 24
Chapter 25
Chapter 26
Chapter 27
Chapter 28
Chapter 29
Chapter 30
Chapter 31
Chapter 32
Chapter 33
Chapter 34
Chapter 35
Chapter 36
Chapter 37
Chapter 38
Chapter 39
Chapter 40
Chapter 41
Chapter 42
Chapter 43
Chapter 44
Chapter 45
Chapter 46
Chapter 47
Chapter 48
Chapter 20 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48