bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 11
Hosea 11
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 10
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 12 →
1
«Israel haur zela maite izan nuen eta Egiptotik ateratzeko dei egin nion neure semeari.
2
Baina zenbat eta gehiago deitu nik, hainbat eta urrutiago alde egiten zidaten. Baalei sakrifizioak eskaintzen zizkieten, sasijainkoei intsentsua erretzen.
3
Nik erakutsi nion oinez Efraimi, besoetan eraman nuen. Hala ere, ez ziren ohartu nik nituela zaintzen.
4
Amodio-lokarriz erakartzen nituen, maitasun-loturaz. Haurtxoa musuraino jasotzen duenaren antzeko nintzen haientzat; makurtu eta jaten ematen nion.
5
Efraim Egiptora itzuliko da, Asiria izango du nagusi, ez baitu niregana itzuli nahi izan.
6
Bere hirietan ezpatak erasoko dio, babeslekuak hauts bihurtuko dizkio, beraien burutazioengatik.
7
Nire herriak ez du inola ere niregana itzuli nahi; begiak Goikoarengana jasotzen ditu, baina inork laguntzen ez.
8
«Nola utziko zaitut, Efraim? Nola zapuztuko zaitut, Israel? Nola zu bertan behera utzi, Adma utzi nuen bezala? Nola egin zuri, Tzeboimi egin niona? Ikara degit bihotzak, gupidaz beterik.
9
Ez diot haserreari pizten utziko, ez dut Efraim berriro desegingo, Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia; santua ni zuen artean, eta ez natorkizue haserre-suminez».
10
Jaunaren ondoren joango dira. Jaunak lehoiak bezala orro egin, eta haren seme-alabak ikaraz etorriko dira sartaldetik.
11
«Txoriak bezala, dardaraz etorriko dira Egiptotik, usoak bezala, Asiriatik. Beren etxeetan jarriko ditut bizitzen. Hala diot nik, Jaunak.
← Chapter 10
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 12 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14