bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 14
Hosea 14
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
1
Samariak hartuko du bere erruaren zigorra, Jainkoaren aurka altxatu baita: bizilagunak ezpataz eroriko dira, haurrak sarraskitu egingo dituzte, haurdunei sabela irekiko.
2
Itzul zaitez, Israel, zeure Jainko Jaunarengana, bekatuan estropezu egin baituzu.
3
Itzul zaitezte Jaunarengana, egiozue otoitz honela: «Barkatu bekatu guztiak, hartzazu onez gure aitorpenaren oparia.
4
Asiriak ez gaitzake salba. Ez dugu ustea guda-zaldietan jarriko eta geure eskuz eginari ez diogu “Geure Jainko” esango. Zuk bakarrik diozu erruki umezurtzari».
5
Jaunak dio: «Desleialtasuna sendatuko diet, bihotz zabalez maiteko ditut, urrundua baitut haiengandik haserrea.
6
Ihintza bezala izango naiz Israelentzat; lilia bezala loratuko da eta Libanoko zuhaitzek bezalako sustraiak botako ditu.
7
Kimuak botako ditu; haren ederra olibondoarena bezalakoa izango da, haren usaina Libanokoa bezain gozoa.
8
Haren itzalpean biziko dira berriro; garia bezala biziberrituko dira, mahastia bezala loratuko eta Libanoko ardoa bezain ospetsu izango.
9
Efraimek esango du: “Zer axola niri sasijainkoak jadanik?” Nik, Jaunak, erantzuten diot eta ardura dut berari buruz. Zipresaren antzeko naiz ni, beti berde: niregandik datorkizu fruitua».
10
Jakintsuak uler beza hau guztia, burutsuak jaso beza esanahia. Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak, zintzoak haietan ibiliko dira; bihurriek, berriz, beraietan estropezu egingo.
← Chapter 13
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14