bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 8
Hosea 8
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 9 →
1
«Hartu ezpainetan adarra! Arranoa bezala datorkio zoritxarra gainera Jaunaren herriari, nire ituna hautsi baitute, nire irakaspenaren aurka jarri baitira.
2
Deiadar egiten didate: “Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.
3
Baina Israelek bazter utzi du ongia; etsaiak pertsegituko du.
4
Nik aukeratu gabeak izendatu dituzte errege, nire oniritzirik gabe hautatu dituzte buruzagiak. Beren zilar eta urrez jainko-irudiak egin dituzte, beren buruaren galbide.
5
Higuingarria Samariak gurtzen duen zekorra! Haserre-sutan nago nire herriaren aurka: noiz helduko ote zarete garbi izatera?
6
Irudi hori Israelgo artisau batek egina da, eta ez da jainko. Samariaren zekorra zati-zati egingo dute.
7
Izan ere, haizea erein dute, eta ekaitza jasoko. Alerik gabeko galburuak irinik ez, eta, izango balu ere, atzerritarrek irentsiko lukete.
8
Irentsia dute Israel: hor dago herrien artean, ezertarako ez den tresna dirudi.
9
Efraim, basasto tematsua, Asiriara joan da, aliatuak erosi ditu.
10
Eskain diezaiela dirua herriei… Nik bilduko ditut orain, laster kizkurtuko dira errege nagusiaren zamapean.
11
Aldareak ugaldu ditu Efraimek bekatua kentzeko, baina bekatu-bide gertatu zaizkio aldareak.
12
Milaka lege idazten badiot ere, ez ditu beretzat hartzen.
13
Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin, hildako abereen okela jateko; baina nik, Jaunak, ez ditut sakrifizio horiek atsegin. Horien bekatuak gogora dakartzat, beren hutsegiteengatik kontuak eskatuko dizkiet, eta Egiptora itzuli beharko dute.
14
Israelek bere Egilea ahaztu du eta jauregiak jaso; Judak, berriz, hiriak sendotu. Baina nik su emango diet hiriei, suak irentsiko ditu jauregiak».
← Chapter 7
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 9 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14