bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 13
Hosea 13
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
1
Efraim mintzo zenean, ikara sortzen zuen Israelen. Baina, Baal zerbitzatuz, errudun bihurtu eta galdu egin zen.
2
Oraindik ere bekatu eginez jarraitzen dute: beren zilarrez, jainko-irudiak moldatzen dituzte beren asmamenaren arabera, artisau-lan hutsa guztia. Baina sakrifizioak eskaini behar omen zaizkie. Gizakiak zekorrei musuka!
3
Horregatik, goiz-lainoaren antzeko izango dira, berehala kentzen duen goiz-ihintzaren antzeko; haizeak larrainetik urruti daraman lasto-izpiaren eta tximiniatik doan kearen antzeko.
4
Honela dio Jaunak: «Baina ni, Jaun hau, zure Jainkoa naiz Egipton zeundenetik. Ez duzu ni beste jainkorik aitortu behar, ez baita nitaz kanpo beste salbatzailerik.
5
Nik zaindu zintudan basamortuan, lur idorrean.
6
Janaritu nituen eta ase ziren. Baina ase orduko, harrotu egin ziren eta ahaztu egin ninduten.
7
Beraz, lehoi bihurtuko naiz haientzat, lehoinabarra bezala egongo natzaie zelatan.
8
Umeak harrapatu dizkioten hartz amak bezala egingo diet eraso, bularra urratuko diet. Lehoi amak bezala irentsiko ditut, basapiztiek sarraskituko dituzte.
9
Zureak egin du, Israel; ez duzu ni beste laguntzailerik.
10
Non duzu orain zeure erregea, zeure hirietan salba zaitzan? Non dira zure agintariak? Hala eskatu zenidan: “Emazkidazu erregea eta buruzagiak”.
11
Haserreturik, erregea eman nizun eta, sumindurik, kendu egingo dizut orain.
12
Efraimen bekatua gogoan daukat, haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.
13
Haur zoro baten antzeko da Israel: amari erdiminak iristean, ez da aterabidean jartzen.
14
Eta Hildakoen Egoitzatik atera egingo ote ditut? Heriotzatik askatu egingo ote ditut? Herio, non dituk heure izurriak? Herio-leize, non dituk heure gaitzak? Ez dut gupidarik bihotzean».
15
Efraim bere senideen artean jori ageri bada ere, hego-haizea bidaliko du Jaunak basamortuan gora: Efraimen urburua lehortuko du, iturriak agortuko. Altxorreko bitxi eder guztiak eraman egingo dizkiote.
← Chapter 12
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 14 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14