bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 5
Hosea 5
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 6 →
1
«Entzun hau, apaizok! Egon adi, Israelgo buruzagiok! Egon erne, errege-etxekook! Zuzenbidearen babesle behar zenuten izan. Zuek, ordea, herriarentzat tranpa izan zarete Mitzpa-n, sare zabaldua Taborren,
2
zulo sakona Xitim-en. Denok zigortuko zaituztet.
3
Ongi ezagutzen dut Efraim, Israel ez zait ezkutuko. Efraim prostituzioan dabil, Israel kutsaturik dago.
4
Egin duten okerrak ez die uzten beren Jainkoarengana bihurtzen. Izan ere, prostituzio-haizea hondoraino sartu zaie, eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.
5
Bere harrokeriak salatzen du Israel. Bere bekatuan estropezu egiten du Efraimek, Israel herriak, eta harekin batera egingo du estropezu Judak ere.
6
Sakrifiziotarako ardi eta behiekin aterako dira Jaunaren bila, baina ez dute aurkituko, urrutira alde egin baitie.
7
Desleial izan zaizkio Jaunari, sasikumeak sortu baitituzte. Luzaro gabe irentsiko dituzte beren lur eta guzti».
8
Jo adarra Gibean! Jo turuta Raman! Egin deiadarra Bet-Abenen! Atzetik dituzu, Benjamin!
9
Badator zigor-eguna eta Efraim hondamendi bihurtuko da. Ziur gertatuko da hori; jakin bezate Israelgo leinuek.
10
Honela dio Jaunak: «Mugarriak aurreratzen dituztenek bezala jokatzen dute Judako buruzagiek. Ura bezala isuriko diet neure haserrea.
11
Efraim zapaldua dago, hautsia haren eskubidea, hutsaren atzetik lehiatu baita.
12
Sitsa bezala izango naiz Efraimentzat, pipia bezala Judako jendearentzat.
13
Efraimek bere gaitza ikusi zuenean eta Judak bere zauria, Asiriara jo zuten, mandatariak bidali zizkioten errege handiari. Baina hark ezin zintuzten sendatu, ezin zizuen zauria osatu.
14
Lehoiaren antzeko izango naiz Efraimentzat, lehoi gaztearen antzeko Judarentzat. Neuk harrapatuko dut eta alde egingo, neurekin eramango dut eta inork ez du askatuko.
15
«Neure bizilekura itzultzera noa, beren errua aitortu eta bila nazaten arte. Atsekabe-aldian niregana bihurtuko dira agian… ».
← Chapter 4
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 6 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14