bible
ra
🌐 Language
English
Español
Français
Deutsch
Português
Italiano
Nederlands
Русский
中文
日本語
한국어
العربية
Türkçe
Tiếng Việt
ไทย
Indonesia
All Languages
Home
/
Basque
/
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
/
Hosea 6
Hosea 6
Basque (EAB) 2008 (Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional))
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 7 →
1
Honela dio herriak: «Ea, itzul gaitezen Jaunarengana. Berak urratu gaitu eta berak sendatuko, berak zauritu gaitu eta berak dizkigu zauriak lotuko.
2
Bizpahiru egun barru, bizia emango digu eta indarberrituko gaitu, eta haren aurrean biziko gara.
3
Saia gaitezen Jauna ezagutzen: egunsentia bezain ziur helduko da, euria bezala etorriko zaigu, udaberriko euria lur-hondora bezala».
4
Baina Jaunak honela dio: «Zer egin dezaket zuretzat, Efraim? Eta zer zuretzat, Juda? Zuen maitasuna goiz-lainoa bezala doa, berehala kentzen duen goiz-ihintza bezala.
5
Horregatik, zigorra iragarri diet profeten bidez, hondamena neure ahoko hitzez. Nire epaiak argiak bezala egiten du distira.
6
Nahiago dut maitasuna sakrifizioak baino, Jainkoa aintzat hartzea erre-opariak eskaintzea baino.
7
«Gizakumeek ohi duten bezala, nirekiko ituna hautsi dute, maltzurki jokatu dute nirekin.
8
Galaad gaizkile-hiria da, odolez josia.
9
Lapur-sail baten antzera, zelatan dago apaiz-taldea. Hilketak eta makurkeriak egiten dituzte Sikemera bidean.
10
Ikaragarriak ikusi ditut Israelen: prostituzioan dabil Efraim, kutsatu egiten da Israel.
11
Zuretzat ere, Juda, gertu daukat ematekoa, neure herriaren zoria aldatuko dudanean.
← Chapter 5
Jump to:
Chapter 1
Chapter 2
Chapter 3
Chapter 4
Chapter 5
Chapter 6
Chapter 7
Chapter 8
Chapter 9
Chapter 10
Chapter 11
Chapter 12
Chapter 13
Chapter 14
Chapter 7 →
All chapters:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14